OLAIZOLA II.AK FINALAURREKOETARAKO PASEA LORTU DU MTZ. DE IRUJO IRABAZITA PARTIDU APARTA BATETAN

Olaizola II.ak EPEL Eskuz Banakako txapelketako finalaurdenetako txartela eskuratu du Mtz. de Irujo 18-22 irabazi eta gero betetzear izan den Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Bi pilotariek ikaragarrizko partidua jokatu dute, bion artean 24 tanto jokalditan eginda eta airez gauzatutako pilotakadak mordo bat izanik -Mtz. de Irujok 59 eta 62 Olaizola II.ak.
Hasieran Olaizola II.a 1-8 jarri da aurretik tanto sorta eder bat eginez, batez ere gantxoz.
Txapeldunak ez du inolaz ere atzean geratu eta bolada baten bidez 7-10era murriztu du goizuetarraren abantaila. Ondoren, sakez eta beste tanto bilduma dela medio – txapagainekoak, atzera pilotadak, paradak- Aimarrek berriro ere ihes egin du 8-17 makadorean kokatuz. Une horretan Mtz. de Irujok frontiseko atetik kanpora irten da publikoaren txistuak lagunduta minutu batzuk pasa eta gero erreboteko sarbidetik agertu delarik.
Azkenean 18-22 Asegarceko pilotariarentzat, eta bihar Iruñean Patxi Ruizek eta Bengoetxea VI.ak jokatuko duten partiduaren irabazlearekin neurtuko ditu indarrak finalaurrekoetan.

(Prentsaurrekoa facebook-en duzue).

2019-03-22

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store