2023-09-22
Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-18 galdu dute Ezkurdia-Rezustaren aurka, eta San Mateo Torneotik kanpo geratu dira.
2023-09-20
Larrazabal-Imazek 22-18 irabazi dute Altuna III-Martijaren aurka, baina San Mateo Torneoko finalera sailkatzeko aukerarik gabe geratu dira.
2023-09-19
Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-6 gainditu dituzte Jaka-Albisu Adarragan, eta ostegunean irabazten badute, finalerako txartela lortuko dute. Jaka eta Albisu Torneotik kanpo geratu dira.
2023-09-18
4 ½ Eusko Label Txapelketa: Artola, Jaka, Larrazabal, Peña II, Urrutikoetxea, eta Agirre vs Zubizarreta III kanporaketako irabazlea.
4 ½ Promozio Txapelketa: Alberdi, Alberdi II, Bakaikoa, eta Agirre vs Zubizarreta III kanporaketako galtzailea.
2023-09-17
Larrazabal-Imazek 22-14 galdu dute Zabala-Zabaletaren aurka San Mateo Torneoko finalerdietako ligako bigarren norgehiagokan.
2023-09-16
Jakak eta Albisuk 22-20 galdu dute Ezkurdiaren eta Rezustaren aurka San Mateo Torneoaren estreinaldian, baina emaitzak aukerekin mantentzen ditu.
2023-09-14
Irailaren 15etik 24ra bitartean 8 pilota jaialdi izango dira. Finalerdietako ligako sei partida, Urzante Desafioa, eta Torneoko finala. Ezkurdia-Rezusta eta Jaka-Albisu bikoteek emango diote hasiera ostiral honetan San Mateo Torneoari.
2023-09-12
Nafarroa Arenak CaixaBank Mastersaren azken fasea hartuko du iraileko azken asteburuan. Irailaren 29an finalerdiak jokatuko dira, eta urriaren 1ean finala. Azken fase honetarako sarrerak eskuragarri daude EntradasFronton atarian.
2023-09-10
Altuna III-Imazek sailkatzea lortu dute Galdakaon irabazita. Jaka-Martija ere finalerdietan izango dira playoffetako beste bikote galtzaileak baino emaitza hobea lortu dutelako.
2023-09-09
22-15 irabazi diete Larrazabal-Zabaletari Vianan eta CaixaBank Masterseko azken fasea jokatuko dute Nafarroa Arenan. Larrazabal-Zabaletak biharko galtzaileek 15 tanto baino gutxiago egitea behar dute sailkatzeko.
2023-09-07
2023-09-05
Jaka-Martijak 22-16 galdu dute Lekeition, baina laugarren bukatu dute sailkapen liga, eta igandean Altuna III-Imaz izango dituzte aurkari Galdakaon CaixaBank Masterseko playoffetan.
2023-09-04
Ostiral honetan, irailaren 8an, 21:00etatik aurrera Artola-Eskiroz eta Agirre-Mariezkurrena II bikoteen arteko partida jokatuko da. Larunbaterako erositako sarrera berarekin sartu ahal izango da publikoa frontoira.
2023-09-03
Larrazabal-Zabaletari 22-11 irabazi diete gaur Antzuolan, eta lidertzan bukatu dute CaixaBank Masterseko sailkapen liga. Ondorioz, Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a zuzenean sailkatu dira finalerdietara.
2023-09-02
22-20 irabazi diote Altuna III-Imazi Lekeition, eta laugarren puntua eskuratu dute sailkapen ligako azkenengo jardunaldian. Ezkurdia-Mariezkurrena II.ak bihar Antzuolan galduko balute, finalerdietarako sailkapen zuzena lortuko lukete.
Gaurko jaialdia oraindik zehaztu gabe dagoen beste egun batean egingo da, eta gaurko erositako sarrera berarekin sartu ahal izango da. Nahi dutenek sarreren dirua itzultzeko eskatu ahal izango dute.
Jakak eta Mariezkurrena II.ak 22-12 irabazi dute Altuna III-Rezustaren aurka Atano III.ean jokatutako finalean.
Jon Mariezkurrena izendatu dute finaleko pilotari onena.
2023-08-31
Jaka-Mariezkurrena II.a eta Altuna III-Rezusta izango dira aurrez aurre aurtengo Donostia Hiria Torneoko finalean.
Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-16 menderatu dituzte Peña II-Imaz Atano III.an jokatutako bigarren finalerdian, eta Altuna III-Rezustaren aurka jokatuko dute ostiralean Donostia Hiria Torneoko finala.
2023-08-30
Jaka-Mariezkurrena II.a eta Peña II-Imaz ostiraleko finalerako sailkatzen saiatuko dira gaur Atano III.an 22:10ean hasiko den pilota jaialdian.
Altuna III-Rezustak 22-15 irabazi dute Elordi-Zabaletaren aurka Atano III.an jokatutako finalerdian.
2023-08-29
Elordi-Zabaletak eta Altuna III-Rezustak emango diote hasiera Torneoari 22:15ean Atano III.ean hasiko den jaialdian.
2023-08-28
Irailaren 15etik 24ra jokatuko da Adarragan. Irailaren 15ean hasiko da, Elordi-Rezusta eta Jaka-Albisuren arteko partidarekin. Sarrerak salgai daude jadanik entradasfronton atarian.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA