Olaizola II.a 2005ko EPELen Lau t´Erdiko txapeldun berria dugu Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokaturiko finalean Xala 22 eta 5 mendean hartu ostean. Partida azkarra izan da oso eta Asegarceko pilotariaren nagusitasuna erabatekoa izan da. Prentsaurrekoan txapeldunak esan duenez “oso zentratuta izan naiz, eskubia txisparekin izan dut eta sakea partidaren gakoa izan da. Luze, eta bideratuta sakatu dut. Egia esan ia dena ondo egin dut eta Xala bestetan baino huts gehiago egin du. Pixka bat partidutik kanpo ikusi dut”.
Txapel bi jarraian
Xalak bere aldetik zera esan du “sukar pixka batekin ibili naiz egunen baten eta ankak ez dira nahi bezala joan izan. Hala eta guztiz ere hori ez da eragozpenik izan eta Aimarren nagusitasuna garbia izan da”.
Bi urte jarraian lortu du Olaizola II.ak lau t´erdiko txapela 1990 urtetik gertatzen ez zen egoera hain zuzen ere. Urte hartan Retegi II.ak 1989ko lortu eta gero bigarren txapela lortu zuen baita 1991n hirugarrena ere.
2019-03-22
2023-09-22
Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-18 galdu dute Ezkurdia-Rezustaren aurka, eta San Mateo Torneotik kanpo geratu dira.
2023-09-20
Larrazabal-Imazek 22-18 irabazi dute Altuna III-Martijaren aurka, baina San Mateo Torneoko finalera sailkatzeko aukerarik gabe geratu dira.
2023-09-19
Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-6 gainditu dituzte Jaka-Albisu Adarragan, eta ostegunean irabazten badute, finalerako txartela lortuko dute. Jaka eta Albisu Torneotik kanpo geratu dira.
2023-09-18
4 ½ Eusko Label Txapelketa: Artola, Jaka, Larrazabal, Peña II, Urrutikoetxea, eta Agirre vs Zubizarreta III kanporaketako irabazlea.
4 ½ Promozio Txapelketa: Alberdi, Alberdi II, Bakaikoa, eta Agirre vs Zubizarreta III kanporaketako galtzailea.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA