Artola kantxetara itzuliko da eta Larrazabalek Peña II.a ordezkatuko du asteburuan

Iñaki Artola, giharretako haustura sendatuta, kantxetara itzuliko da asteburu honetan, Peña II.ak ordea ezker eskua minduta du eta ez du jokatuko

Alegiako aurrelariak egindako azken entrenamenduak onak izan dira, eta ezker hankako iskiotibialetako lesioa gainditu ondoren, frontoietara itzuliko da asteburu honetan.

Artolak Mariezkurrena II.arekin osatuko du bikotea ostiral honetan Urretxun, Jaka eta Imazen aurka jokatzeko Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldian.

Bestalde, Peña II.ak ezker eskua minduta bukatu zuen atzo txapelketako bigarren jardunaldia ixten zuen partidan, Tolosan, eta asteburu honetan Larrazabalek ordezkatuko du. Amurrioko aurrelariak, Albisurekin batera, Laso eta Iztuetaren aurka jokatuko du ostiralean, Amorebieta-Etxanon.

Bakaikoak Larrazabal ordezkatuko du Serie B Txapelketan

Binakako Serie B Txapelketan, Bakaikoak Larrazabalen hutsunea beteko du, eta Salaverri II.arekin bikotea osatuko du Zubizarreta III-Morgaetxebarriaren aurka jokatzeko ostiralean Amorebieta-Etxanon.

2024/12/10

Azken albisteak

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026/02/16

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

Laso-Albisuk 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Beotibar koloretsu batean Tolosako inauterietako astelehenean.

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

2026/02/15

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

Jaka-Iztuetak 22-13 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Altsasun sailkapen ligako azken jardunaldian.

Larrazabal-Eskirozek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Donostian

2026/02/14

Larrazabal-Eskirozek 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Donostiako Atano III.ean. Serie Bn Rekalde-Bikuñak irabazi dute.

Peña II-Imazek ezin izan dute garaipena erdietsi Seguran

2026/02/14

Peña II-Imazek ezin izan dute garaipena erdietsi Seguran

Peña II-Imazek 22-20 galdu dute Zabala-Martijaren aurka sailkapen ligako azken jardunaldiaren hasieran. Serie Bn Salaberria-Eskuzak irabazi dute Seguran, eta Amiano-Landak eta Dario-Lozak Najeran.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store