Bergaran izan den Mtez. de Irujo eta Olaizola I.aren arteko pilota aukeraketa egin eta gero, egungo txapeldunak ezkerreko hatz txikian fisura bat duela esan du. Joan den astelehenean egindako entrenamendua sortu zitzaion lesioa, antza. Iberoko pilotariak datorren ostiralean aproba bat egingo du eta saio horren ostean erabakiko du Olaizola I.aren aurrean jokatuko duenentz.
Materialari buruz Irujok 103 eta 105,8 gramotako pilotak hartu ditu. Olaizola I.ak aldiz 103,8 eta 104,3 gramotako pisua duten pilotak hautatu ditu. Asierrenak Irujorenak baino bajutsuagoak omen dira.
Zearra eta Olaizola II.a Donostian
Eskuz banakako txapelketako final laurdenetako falta zen partidurako eskenatokia zehaztuta da jadanik. Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango da maiatzaren 8an, igandea.
2019/03/22
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA