JAIALDI MORDO BAT UDARAN JARRAITZEKO

San Fermin torneoa bukatuta, eskupilota jaialdien zerrenda amaitugabekoa azaltzen zaigu eta Gasteizko Andra Mari zuria torneoa heldu arte -5etatik 9rarte iraundu duena- partidu pilo bat jokatuko dira.
Hona hemen datozen 5 egunetan Asegarcek antolatu dituen partidu esanguratsuenak.

Hilak 22an, 17:00 etan Mutrikun, Olaizola I.a-Beroiz eta Berasaluze VIII.a-Albisu aurrez aurre egongo dira.

Egun berean Laudion, 22:15 etan, partidu nagusian, Olaizola II.a-Belokik Saralegi-Beginorekin neurtuko dituzte indarrak.

Hilak 23an, 17:30 etan, Arrigorriagan, estelarrean, Berasaluze VIII.a-Apraizek Bengoetxea VI.a-Patxi Ruizi aurre egingo diete. Neurketa hau Nitroko FRONTON programan ikusi ahal izango da.

Hilak 25ean, 17:30 etan, Etxebarrian (Bizkaia), Saralegi-Aretxabaleta eta Urrutikoetxea-Untoria jokatuko dute partidu bakarrean.

Egun horretan ere, 18:00 etan, Olaztin, Berasaluze VIII.a-Apraizek eta Bengoetxea VI.a-Patxi Ruizek osotuko dute partidu handia.

Eta zerrenda luze hau bukatzeko, Burgoseko Palacios de la Sierran, 18:00 etan, Lemuno-Argote eta Rico IV.a-Untoriaren arteko lehia izango da protagonista.

Bestalde aipatu behar da, Azpeitin San Inazio jaiak direla eta, abuztuaren 1ean, Asegarcek antolatutako jaialdiko estelarra hauxe izango dela: Olaizola II.a-Albisu eta Bengoetxea VI-Beroizen arteko norgehiagoka.
Asegarcek antolatu dituen partidu esanguratsuenak.

JAIALDI MORDO BAT UDARAN JARRAITZEKO

2019/03/22

Azken albisteak

Iztuetak kontratua berritu du Baikorekin

2025/11/13

Iztuetak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Martxel Iztueta akordio batera iritsi dira eta beste bi urtez luzatu dute kontratua.

P.Etxeberria eta Zabala prest igandeko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako

2025/11/12

P.Etxeberria eta Zabala prest igandeko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako

Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala jokatuko dute igande honetan, Bilboko Bizkaia Frontoian.

2026ko Binakako Txapelketako lehen itzuliaren datak eta tokiak

2025/11/11

2026ko Binakako Txapelketako lehen itzuliaren datak eta tokiak

Azaroaren 21ean hasiko den 2026ko Binakako Txapelketaren lehen itzuliaren datak eta tokiak zehaztuta daude. Beasainek, Logroñok, Agoitzek eta Tolosak hartuko dituzte 1. jardunaldiko jaialdiak.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua

2025/11/09

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store