HISTORIAKO PILOTA AUKERAKETARIK JENDETSUENA

Aurtengo EPELen Binakako Txapelketako finalerako pilota aukeraketak pilotako historian komunikabide bilerarik handiena sortarazi du gaur eguerdian Gasteizko Ogeta pilotalekuan.
Izan ere 50 kazetari batu dira Olaizola II-Zearrak eta Mtez. de Irujo-Eulatek gauzatu duten pilota aukeraketaren ondoko prentsaurrekoan eta harmailetan 300 pilotazale inguru agertu dira ekitaldia bertan ikusteko.

Prentsaurrekoan lau pilotariek ez dute materialaz kexarik azaldu eta denak ados azaldu dira EPELen hautatzaileak prestatu duen saskiarekin.
Banaka txapeldunak zera adierazi du “guk txapelketan osoan zehar mota berberako pilotak aukeratu ditugu gaur ere eta beraienak baina apur bat baxuagoak dira”.
Goizuetarrak dauzkan txapelen artean binakako faltan duela aipatuta hauxe esan du “Poz handia hartuko nuke lortzekotan honela hiru txapelketa handietako izango nituzke eta, baina ez zait gehiegi kexkatzen”.

Atzean duen laguna honela mintzatu da finalaz “Lasai irtengo gara hasiera nolako den erne egonda baina partidua boladaka izatea ere izan daiteke. Atzelarientzat ez ezik Ogeta pilotaleku zaila izan daiteke aurrelarientzat ere. Neretzat ilusioa handia suposatzen du final hau jokatzeak”.

Kantxa zaila

Aspeko pilotariek zera esan dute finalaz “pilotari abiadura eman behar izango diogu, errtimo bizia mantendu eta aukera dagoenean errematatzera joan beharko dugu. Opari bat ere ez dute heurek ematen eta tantuak astiro-astiro gauzatzen dute bukatu arte”.
Eulatek esan du “Ogeta pilotalekua ona da, atzelarientzat pixka bat zaila izan arren”.

Piloten pisuak hauexek dira:
Olaizola II-Zearra: 104,1-105-104.
Mtez. de Irujo-Eulate: 104,4-104,4-104,9.

2019/03/22

Azken albisteak

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

2025/06/27

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Gernikan, eta uztailaren 4ko finalerdietan izango da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store