Joan zen asteazkenean bi bikoteek pilota aukeraketa egin eta gero, kazetarien aurrean azaldu ziren eta honako adierazpen hauek egin zituzten,
Bengoetxea VI.a:
“Binakako txapelketak luzeegiak zaizkit , baina aurten, hobeto ikusi dut nire burua eta pozik gaude finalaurrekoetan sartu garelako. Garbi dago fase honetan bikote guztiak hasierako marratik aterako garela”.
Beroiz:
“Iaz gertatu zitzaidan lesioaren ondorioz, aurtengo txapelketan ederto ikasi dut lezioa eta jardunaldi batean eskuak zaindu eta gero, orain ongi dauzkat.
Iaz lehendabiziko partida irabazi genuen eta bigarrena galdu eta gero, kalera joan ginen. Horregatik bigarrena irabaztea hobe delakoan nago”.
Albisu:
“Final-laurdenetako ligaxkan presio handiz jokatu genuen. Aurreneko partidak galdu genituen eta harrez gero neurketa oro izan dira finalak”.
Berasaluze II:
“Atzeko atetik sartu garela esatea bidegabekoa da. Garrantzitsuena, finalerdietan gaudela da. Gainerako bikoteek gu baino puntu batzuk gehiago dituztela badakigu, baina orain denok “zero”tik hasiko gara”.
Berasaluze II-Albisu: 105,1-106,8-106,3 g.
Bengoetxea VI-Beroiz: 105,9-105,3-105,9 g.