Etorkizuneko Txapeldunak torneoaren hirugarren edizioak kadete eta promesa mailako pilotari onenak batu nahi ditu Ataunen

Ataun Kirol Elkarteak III. Etorkizuneko Txapeldunak torneoa jarriko du abian maiatzaren 16an Baiko Pilotaren laguntzarekin.

– Kadete eta promesa mailako 16 aurrelarik eta 16 atzelarik hartuko dute parte
– Final-hamaseirenetan hasiko den kanporaketa sistema izango du
– Guztira 8 jaialdi izango dira, finalerdiak eta finala barne
– Maiatzaren 16an jarriko da martxan eta uztailaren 8an izango da finala
– Partidak Ataungo Auzoeta pilotalekuan jokatuko dira astearteetan

Parte-hartze sistema Ataungo Kirol Elkarteak banatu dituen gonbidapenen bidez egin da.

Sariei dagokienez, promesa mailan, irabazleek 600 euro jasoko dituzte eta txapeldunordeek 400 euro. Eta kadete mailan, 500 euro eskuratuko dituzte txapeldunek eta 300 euro txapeldunordeek.

2023/05/11

Azken albisteak

Dagoeneko salgai daude 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

2026/02/18

Dagoeneko salgai daude 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

Eguerdiko 14:00etan jarri dira salgai martxoaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak.

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

2026/02/17

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

Peña II-Salaverri.ak 22-20 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Tolosan jokatu duten hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko playoffean. Bosgarren eta seigarren sailkatuen arteko partidan, Amiano-Eskirozek irabazi dute, eta larunbatean Salaberria-Gaskueren aurka jokatuko dute finalerdietako azken txartela lortzeko borrokan.

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026/02/16

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

Laso-Albisuk 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Beotibar koloretsu batean Tolosako inauterietako astelehenean.

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

2026/02/15

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

Jaka-Iztuetak 22-13 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Altsasun sailkapen ligako azken jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store