Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisuk, Titin III.a eta Zabaletarekin bat egin dute eguerdian, Labrit pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko duten Euskadi Goza ezazu EPELn Binakako Txapelketako finalaurrekorako pilotak hautatzeko.
Aspe bikoteak 104,5, 105 eta 104,8 gramoko pilotak aukeratu ditu, eta Asegarcekoak berriz, 105,3, 105,3 eta 104,9koak.
Kazetarien aurrean Berrizko aurrelariak zera esan du, “dena ematera irtengo gara, txapelketari era on batez agur eman nahi baitiogu.
Promozio Binakako Txapelketako finalaurrekorako pilota hautaketa ere egon da. Bertan Olazabal-Larrinagak, 104,6, 106 eta 105,2 gramoko pilotak bereiztu dituzte, eta Asegarceko bikotea osatzen duten Rico IV.a eta Untoriak 103,9, 104,2 y 105,3koak aukeratu dituzte.