Asegarceko pilotariak aurrealdean sartu du aurkara eta bere aire jokoarekin garbi menderatu du. Hasiera-hasieratik bera izan da partida maneiatu duena eta sake erremate, parada eta gantxoei esker Abel estutu du erabat. Leitzako atzelaria jo eta su aritu da defentsan, gainean jasotzen zuen erremate andanari aurre egiteko.
Eskandaluzko emaitza gertatzeko zorian egon da Santanapen, izan ere, 5-20 egon da aurretik aurrelari bizkaitarra, baina azken txanpan, Pabloren huts batzuengatik eta Abelek egindako tantoak direla medio, 11ra iristea lortu du Aspeko pilotariak.
Berasaluze VIII.ak Mtz. de Irujoren aurka jokatuko du Iruñean larunbatean (Nitro) eta Barriolak, aldiz, Retegi BIren kontra Bilbon igandean.
Datuak: 52 min.200 pilotakadak. Sake bana eta falta bana.1-1 2-2 3-2 3-7 4-11 5-20 11-22
2019/03/22
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
2025/12/18
Binakako Txapelketako bigarren itzuliko partidak hurrengo herri eta hirietan jokatuko dituzte.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA