BENGOETXEA VI “ZOR BAT DAUKAT BANAKAKO HASIERAKO PARTIDUETAN”

Oinatz Bengoetxeak ez du orain arte Eskuz Banakako txapelketako hasierako partiduetan asmatu. 2004 eta 2005 urteetan estraineko neurketetan porrot egin du Eugi eta Lasa III.aren kontra eta aurten Agirrerekin topo egingo du gaur Tolosako Beotibarren. Leitzarrak hauxe zigun leitzarrak asegarce.com-en. “Zor bat daukat buruz buruko txapelketako hasierako partiduekin baina aurten bestelakoa izatea espero dut. Entrenamendu onak egin ditut Mendizabal II.a eta Belokirekin eta fisikoki ondo ikusten dut nire burua. Imanolengan konstantzia, lan egiteko daukan ahalmena eta partidu luzeak egiteko joera nabarmenduko nuke. Banaka partidetan pilotari osoa da. Ni saketan etekina ateratzen saiatuko naiz eta aurrean aukera izatekotan hantxe egingo dut jokaldia”.

Agirre, txapelketan sartuta

Bestalde aurrelari bilbotar kementsuak Urberuaga mendan hartu zuen joan den asteburuan eta horrek indarra eman dio hurrengo kanporaketarako “eskuz banakako txapelketako lehen partidua irabazteak bestelako indarra eta konfidantza ematen deutsu.
Oinatzen kontrako neurketan sakeagaz erne egon beharko naz, ze bera aurrelaria denez oso ohituta dago jokaldi horretan eta gainera aurrean bukatzen oso trebea da. Aste honetan ez naz ia entrenau, apur bat Mendizabalegaz baina ezer gutxi”.

2019/03/22

Azken albisteak

Zubizarreta IV.ak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2026/01/14

Zubizarreta IV.ak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.

Landak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2026/01/13

Landak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.

Laso-Albisu mantienen su ventaja

2026/01/11

Laso-Albisu mantienen su ventaja

Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak eta P.Etxeberria-Rezustak puntu berri bat eskuratu dute

2026/01/10

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak eta P.Etxeberria-Rezustak puntu berri bat eskuratu dute

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store