Baiko Pilotak urriaren 1ean emandako prentsaurrekoa

BILBO, 2020-10-01

Dakizuen lez, martxoaren 13an gure jarduera bertan behera utzi behar izan genuen, ordutik jasaten ari garen pandemiari aurre egiteko agintariek hartutakoneurrien ondorioz. Pilotalekuak itxi eta LEPM 2020 Binakako Txapelketa geldiarazi zen. Esan beharra dago, lehiaketak interes handia piztu zuela eta arrakasta izaten ari zela ikusleei zegokienez.

Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, lan arloan, BAIKO Pilotako langile guztiak ERTEan (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean) sartu behar izan genituen 2020ko martxoaren 13an. Kirol arloan, frontoietan pilotakadak entzuteari utzi genion. Pilotaren historian inoiz ez da horrelakorik gertatu.

Hiru hilabete geroago, ekainean, agintariek hainbat xedapen ezarri zituzten frontoiak ireki eta pilota profesionaleko jaialdiak berriz egiteko aukera eskainiz.Baldin eta publikoaren edukiera mugatzen bagenuen eta beharrezkoak ziren osasun-neurri zorrotzak betetzen bagenituen. Arriskatzea erabaki genuen. Saiatu behar genuela erabaki ondoren, aurrera egin genuen, etorkizunean zer gertatu zitekeen jakin gabe.

Ekainaren 24an, EPELtik lehiaketa berri bat jarri genuen abian Eibarren, Caixabank Mastersa. Oinarrizko asmo bat zuen, euskal pilotaren presentzia soziala ez galtzea eta, aldi berean, langileak ERTEtik atera ahal izatea eta, horrela, langileek ordainsariak berreskuratu ahal izatea.
Uztaila amaitzean, hogei bat partida jokatu ondoren, ikusleen erantzuna espero baino txikiagoa zela ikusi genuen, eta zailtasunak hasieran espero zirenak baino handiagoak zirela. Horrek plantillaren dimentsioari buruzko gure aurreikuspenak berriz aztertzea eta gastua kontrolatzeko ahalegina egitea eragin zuen, edozein erakundek behar duen aurrekontu-zorroztasunari eutsi ahal izateko.
Hiru hilabeteko lehiaketaren ondoren, pasa den hilaren 27an, Bizkaia Frontoian jokatutako finalarekin eman zitzaion amaiera txapelketari.

Zenbait zailtasun gainditu behar izan dituela kontuan izanik, positibotzat jotzen dugu CaixaBank Mastersaren ibilbidea kirol ikuspegitik. Txapelketa bertan behera ez geratzea lortu dugu, jardunaldi guztiak jokatu dira, eta kirol mailak goranzko joera izan du, pilotariek konfinamendu denboran jasan behar izan zuten geldialdia kontuan hartuta. Guztira 63 jaialdi egin dira (59 Mastersean eta 4 lehiaketaz kanpo). Horietatik, BAIKO PILOTAk 32 antolatu ditu.

Harro gaude. Gaur, 14 asteren ondoren, esan dezakegu, zailtasun eta arrisku guztiak gorabehera, eta kirol profesional ia guztia geldirik egon den bitartean edo ateak itxita jokatu den bitartean, euskal pilota profesionala aktibo egon dela eta zaleek pilotalekuetara joaten edo ETBko partidez gozatzen jarraitu ahal izan dutela. Horrela, langileek, pilotariek, teknikariek, epaileek, laguntzaileek eta sarrera-saltzaileek soldatak jaso ahal izan dituzte. Ahalegin handia egin da, eta EPEL-k duen antolaketa- eta logistika-gaitasuna erakutsi da.

Balantze ekonomikoa, ordea, ez da positiboa izan. Jarduerak ez ditu aurreikusi genituen diru-sarrerak sortu, eta gastuak aurreikusitakoak baino handiagoak izan dira.

Komeni da labur-labur gogoratzea ze baldintzatan burutu den pilota profesionalaren jarduera uda honetan:
•Edukiera-mugak:

Euskal Autonomia Erkidegoa: edukieraren % 60a eta gehienez 600 ikusle

-Nafarroako Foru Erkidegoa: edukieraren %50a eta gehienez 300 ikusle

Horrez gain, metro eta erdiko distantzia ikusleen artean

-Errioxako Erkidegoa: %50eko edukiera, ikusleen artean jesarleku huts bat eta FPP2 maskararen derigorrezko erabilera

Muga horiek eta jaialdietan hartu behar izan diren neurriak (PCRak, gel-banagailuak, sarreren eta irteeren seinaleztapen bereizia, maskaren erabilera, sarreren kontrola, zaintza) eragin handia izan dute pilota profesionalaren ustiapen-kontuan, eta, zehazki, gure erakundean. Une honetan esan dezakegu BAIKO Pilota zenbaki negatiboetan dagoela, galeretan.

Modu labur baten udako denboraldiak BAIKO PILOTArentzat izan dituen eragin negatiboak azaldu nahi dizkizuet:

• 2019an 62 jaialdi egin ziren, eta 2020an 32. %48,40ko jaitsiera izan dugu.
• 2019an jaialdi bakoitzeko 270 sarrera saldu ziren bataz beste, eta 2020an, berriz, 149. %45eko jaitsiera izan dugu sarreretan.
• 2019an, guztira, 16.740 sarrera saldu ziren. 2020an 4.768 saldu dira. Sarrerekin lortutako dirua % 28.44a izan da 2019koekin alderatuta.
• Udako zirkuituan tradizioz garrantzitsuak izan diren udalek uko egin diote aurten partidak ospatzeari, herriko jaiak bertan behera geratu direlako.
Ezin izan dira udako bi jaialdi garrantzitsuenak ospatu: San Fermin eta San Mateo.
• Nafarroako murrizketek ez digute uzten Labriten 265 pertsona baino gehiago hartzen, eta ia bideraezina da jaialdien errentagarritasuna.
Publizitateagatiko diru-sarrerak % 30 jaitsi dira, gutxi gorabehera.
Apustuek ere behera egin dute, jende gutxiago ibili delako pilotalekuetan.
Gure aurreikuspenen arabera, denboraldian diru-sarrerak % 35 eta % 40 artean murriztuko dira, denboraldi arrunt batekin alderatuta.

Aurreikusten dugu egoera ez dela itzuliko COVID-19ren aurreko egoerara 2 urte igaro arte.

ETORKIZUNERA BEGIRA EGINIKO AURREIKUSPENAK

Udako denboraldiaren amaierak are egoera zailago batera garamatza, udaletatik jaialdien eskaera nabarmen jaitsi delako eta frontoi klasiko deiturikoetara itzuli behar izango delako.

Salbuespenak salbuespen, udazken-neguko jaialdiek Eibar, Bilbo, Tolosa eta Gasteiz bezalako frontoiak edo antzeko ezaugarridun beste batzuk erabiltzera behartuko gaituzte.
Eta, hori gutxi balitz, Binakako, Buruz Buruko eta 4 1/2ko Txapelketa ofizialetako finalak edukiera mugatuta egingo dira, eta horrek sarreren salmenta nabarmen murriztuko du. Iaz 7.945 ikusle izan ziren finaletan, aurten, kasurik onenean, 1.650 ikusle izango dira.

Txapelketa ofizialetako finalak diru-iturri garrantzitsua izanik, aurten % 20,7 izan daiteke aurreko urtearekin alderatuta.

Gure aurreikuspenen arabera, egoera horren ondorioz, baliteke aurreko urteko aldi berarekin alderatuta diru-sarrerak udan lortutakoak baino portzentaje handiagoan jaistea (% 28,44). Eta hori osasun-neurriak murriztaileagoak ez badira eta edukiera are gehiago murriztu behar ez bada.

Pilota profesionalaren etorkizuna: Esku Pilota Enpresen Liga ardatz duela

Duela bi hamarkada, pilota profesionalean nolabaiteko ezegonkortasuna zegoen egoera batean, ASPEK eta Asegarcek (BAIKO Pilota) EPEL sortu zuten, eskupilota profesionalaren lehia-esparrua bere kabuz arautuko zuen erakunde pribatu berri bat. Gaur, balantze ona egin dezakegu. EPEL-K bi enpresen jarrerak kontuan hartu ahal izan ditu, beti bat ez datozenak, eta 1. eta 2. mailako lehiaketen egutegi ordenatu bat garatu ahal izan du, non une bakoitzeko pilotari onenek esku hartu duten. Une honetan, telebistako audientzia bikainak, pilotalekuetako jendetzak eta esku pilota profesionalaren jarraipen mediatikoak ziurtatzen dute une hartan hartutako antolaketa-esparruak indarrean eta indartsu jarraitzen duela. Denboraldiko emaitzek hobekuntza nabarmena erakutsi zuten COVID-19ra arte.

Kirol-antolaketaren eredu pribatu hori munduaren zati handi batean zabalduta dago, eta eredu bera garatzen ari da kirol-lehiaketa profesionalaren esparru berrietan, ez bakarrik ingurune hurbilean, baita mundu osoan ere. Parte hartzen duten enpresen autoerregulazioa jendearentzako lehiaketa erakargarriak eta kirol-modalitatearen sustapen-esparrua bermatzen dituen elementua da.
Enpresak eta publikoa ez ezik, pilotariak ere izan dira antolaketa-esparru horren onuradun. Une honetan BAIKO Pilotako pilotariek lan baldintza duinak dituzte eta euren prestazioekin bat datozela uste dugu.

Antolaketa-esparru horretatik “esku pilota profesionalaren industria” sortu da, eta 150 langile ingururi ematen die lana. Horietatik % 30 pilotariak dira, gutxi gorabehera. Era berean, BAIKO Pilotako pilotariek lan-baldintza duinak eta gure ustez beren prestazioekin bat datozen ordainsari gordinak izatea bultzatu du (25.484¤ batez beste sustapen-faseko kontratua duten pilotarientzat eta 91.733¤, batez beste, gainerako pilotarientzat), baita goi-mailako kirolari batek behar dituen laguntza-estaldurak ere.

Gainera, pilotari berriak azaltzea ahalbidetu du. Gure kalkuluen arabera, bi hamarkada hauetan 250 pilotari inguru igaro dira EPEL osatzen duten enpresetatik. Erreferentzia horrek asko lagundu du haur asko eskoletan eta klubetan sar daitezen. Une honetan, kirol profesionala pizgarria da haur askok pilotari izateko nahiarekin jarrai dezaten.
Baina, ezinbestean, kirol profesionalak plantillak berritu behar ditu. Publikoak erreferente eta pizgarri berriak behar ditu frontoietara joateko, aurpegi berriak behar ditu. Pilotari berriek debuta egin dezaten, beste batzuek tokia utzi behar dute. Azken hori funtsezkoa da kirol profesionalerako, edozein kirol-modalitatetan eta munduko edozein lekutan. Azken hori da kirol profesionalaren oinarrietako bat. Kirol bakoitzak arnasa hartzen jarraitu ahal izateko behar duen oxigenoa da.
Horrela, kirol profesionaleko enpresek, eta Baiko Pilotak ere, pilotari jakin batzuei aukera emateaz arduratu behar dute, pilotari gazteak arlo profesionalera sar daitezen. Hori saihestezina da, gustatu ala ez. Baiko Pilotak orain artean egin du eta egiten jarraituko du.

Horregatik, pilota-enpresek, beste edozein sozietate, enpresa edo kirol-klubek bezala, ondorengo kontratazioak edo berritzeak egin behar dituzte, kirol profesionala arautzen duen egungo lege-esparruaren arabera (1006/85 Dekretua, kirolari profesionalen lan-harreman berezia arautzen duena). Erregulazio horrek funtsezko hiru gai ditu ardatz: bi aldeen (enpresa edo kluba eta kirolaria) borondate askea, kontratuaren iraupena ezartzea (harremanaren hasiera eta amaiera) eta aldez aurretik amaitzeagatiko kalte-ordainaren klausula.
Bere esparruan, BAIKO Pilotaren ustez, edozein kontratazio edo berrikuntza lege-esparru honetan egin behar da: bi aldeen banakako negoziazioa, pilotaria eta enpresa. Horrek eskupilota profesionalaren bideragarritasuna bermatzen jarraituko du, bai eta pilotari berrien sustapena ere, eta beraz, modalitatearen iraupena.

Egoera larri honen aurrean, eskerrak ematen dizkiegu pilotazaleei pilotalekuetara joateagatik uda ezohiko eta zail honetan, eta jaialdietara joaten jarraitzera animatu nahi ditugu guztion artean pilota profesionala bertan behera geratzeko arriskuari aurre egin ahal izateko.

2020-10-02

Azken albisteak

Laso 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligara sailkatu da

2024-10-12

Lasok 22-6 irabazi dio Salaberriari Bilbon jokatu duten final-zortzirenetako kanporaketan, eta hurrengo fasean izango da. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Eskirozek Alberdi II .a kanporatu du.

Zubizarreta III.ak 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-zortzirenak gainditu ditu

2024-10-12

Zubizarreta III.ak 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-zortzirenak gainditu ditu

Zubizarreta III.ak 22-14 gainditu du Urrutikoetxea final-zortzirenei hasiera eman dien Agoizko kanporaketan. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Senarrek Mata kanporatu du 22-4 irabazita.

Artolak izterreko lesioa gainditu du, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketa jokatuko du

2024-10-11

Artolak izterreko lesioa gainditu du, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketa jokatuko du

Iñaki Artolak ondo bukatu du gaur goizean Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan egindako proba, eta igandean Ezkurdiaren aurka jokatuko du 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-zortzirenetan.

Lasok Bilbon hasiko du larunbat honetan 4 1/2 Eusko Label Txapelketako bere bidea

2024-10-09

Lasok Bilbon hasiko du larunbat honetan 4 1/2 Eusko Label Txapelketako bere bidea

Lasok Salaberria izango du aurkari larunbat honetan Bizkaia Frontoian, 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-zortzirenetan. Eskiroz vs Alberdi II.ak irekiko dute jaialdia 4 1/2 Serie B Txapelketako kanporaketarekin, eta Agirre-Ugartemendia eta Bakaikoa-Morgaetxebarriaren arteko hirugarren partida batek itxiko du arratsaldea Bilbon. Astelehenean, Elordi eta Zabala neurtuko dira Tolosan.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store