ASEGARCEK LOIUKO PILOTALEKUA INAUGURATUKO DU

Larunbat honetan Asegarcek antolatuta eta Telecincok zuzenean eskainiko duen pilota jaialdia Bizkaiko Loiu herriko pilotaleku berri eta politaren inauguraldiaren protagonista izango da.
Eraikuntza eder hau Bizkaian azkenaldian egiten ari diren pilotaleku berrien zerrendan sartuko da, herriarentzat 400 ikusleentzako edukierarekin eta profesional mailako pilotarien jaialdiak gauzatzeko hornidura duen frontoi bat suposatzen delarik.
Pilotaleku eta inguruetako urbanizazio lanak egiteak 1.400.000 eurotako kostea eragin du baina irudietan ikusten denez inbertsio ona izan dela argi geratzen da.

Goi mailako jaialdia

Eta egunaren garrantziaren parean egoteko asmoz Loiuko Udalak eta Asegarcek oso jaialdi ederra antolatu dute. Bigarren mailako eskuz banakako txapelketari dagokion Arbizu vs. Medina partidak emanaldia zabalduko du eta ondoren ez nolanahiko neurketa: Olaizola II.a eta Otxandorena 2005ko binakako txapeldunordeen aurrean,hots, Bengoetxea VI.a eta Beloki.
Jaialdia Esain-Albizuri eta Leiza-Rairen arteko norgehiagokaz bukatuko da.

2019/03/22

Azken albisteak

Laso-Albisu Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

2026/03/15

Laso-Albisu Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

Laso-Albisuk Elordi-Zabaletari irabazi diete Logroñon eta Nafarroa Arenako finalerako txartela lortu dute.

Jaka-Iztuetak porrotarekin itxi dute Binakako Txapelketa

2026/03/14

Jaka-Iztuetak 22-7 galdu dute Dario-Ezkurdiaren aurka Tolosako Beotibarren, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako hirugarren eta azken jardunaldian.

Peña II-Salaverri II.ak eta Murua-Gabirondok jokatuko dute Binakako Serie B Txapelketako finala

Peña II-Landak 22-10 irabazi diete Dario-Lozari, eta Murua-Gabirondok 22-2 gainditu dituzte Salaberria-Gaskue finalerdietako azken jardunaldian

Binakako Txapelketetako finaletako pilota aukeraketak

2026/03/13

Binakako Txapelketetako finaletako pilota aukeraketak

Bi finaletako pilota aukeraketak ateak irekita egingo dira eta entrenamenduak ateak itxita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store