Munitibarko Lea Ibarra Motrollo pilota elkartearekin harreman estua dute bi pilotariek. Uriondok afizionatu mailatik profesionaletara pausoa eman du bertatik eta Aretxabaleta luzaroan ibili izan da bertan monitore lez laguntzen. Hori dela eta jaialdi berezia antolatu dute ostiralerako.
Uriondok jaialdiko lehenengo partidan parte hartuko du Jaka lagun duela Bengoetxea VI-O.Etxebarriaren aurka. Eta Aretxabaletak bigarren partida jokatuko du Urrutikoetxearekin batera Ezkurdia-Bikuñaren aurka.
Aste honetan ezarritako ordu muga dela eta, Munitibarko pilota jaialdia 19:00tan hasiko da. Sarrerak salgai daude jadanik interneten.
2020/10/28
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA