Bilbo, 2025eko ekainaren 16a
Esku pilota profesionalaren udako egutegia aurkeztu dute gaur Baikok eta Aspek. Bertan izan dira CaixaBank Mastersa jokatuko duten bikoteak, aurten inoiz baino kopuru handiagoan, izan ere, EPELek bi lehiaketa paralelo aurkeztu baititu. Serie Ako CaixaBank Mastersa eta Serie Bko CaixaBank Mastersa. Bi lehiaketak uztailaren 18an hasiko dira Barakaldon, eta finala irailaren 14an, Nafarroa Arenan, izango da Serie An kasuan, eta irailaren 13an Altsasun, Serie Bn kasuan.
CaixaBank Mastersa Serie A 2025
CaixaBank Mastersa Serie B 2025
Jaialdietarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu ahal izango dira.
2025/06/16
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA