Pelota Pro Ligako lehiaketa epailearen erabakia, Beñat Senar pilotariak 2026ko Buruz Buruko Serie B Txapelketako final-laurdenetako 3. jardunaldiko partida ezin jokatzeari buruzkoa.
2026ko maiatzaren 4a
1.- Jakinarazten da Beñat Senar pilotaria min hartuta dagoela eta ezin duela parte hartu 2026ko Buruz Buruko Serie B Txapelketako final-laurdenetako ligako 3. jardunaldiko partidan. Aurreikusita zegoen Senar eta Amianoren arteko partida 2026ko maiatzaren 8an Iurretan jokatzea.
2.- Buruz Buruko Txapelketaren Arautegian aurreikusitakoaren arabera: “Pilotari bat final-laurdenetako liga fasea osatzen duten hiru jardunaldietako bat jokatzeko gai ez bada, partida horretan 22-0eko emaitza zenbatuko zaio aurre egin beharko liokeenaren alde”
Adierazitakoan oinarrituta,
ERABAKIA:
I.- Asier Agirreren egoera jakinarazitzat izatea Pelota Pro Ligako lehiaketa epaileak, eta aipatutako pilotariak 2026ko maiatzaren 8rako programatutako partida, Amianoren aurka jokatu behar zuen Serie “B”ko final-laurdenetako ligako B multzoko 3. jardunaldiari dagokiona, jokatzea ezinezkoa dela adieraztea.
II.- 2026ko Buruz Buruko Txapelketako Arautegian xedatutakoaren arabera, Serie “B”ko final-laurdenetako ligako B multzoko 3. jardunaldiko sailkapenaren ondorioetarako, Senar – Amianoren arteko partidaren emaitza 0 – 22koa dela.
III.- Erabakitakoa interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.
IV.- Erabakitakoaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Hori da dokumentu honen datan sinatutako ebazpena.
Borja Osés García
Pelota Pro Ligako Lehiaketa Epailea