Giro ona Bizkaia Frontoiko pilota jaialdian

Atzo arratsaldean Bilboko pilotalekura hurbildutako pilotazaleek partida entretenigarri birekin gozatu ahal izan zuten.

Jaialdiari hasiera emanez, Urrutikoetxeak eta Zubizarreta III.ak eskuz banaka jokatu zuten. Zaratamoarra faborito nagusia bazen ere, ataundarrak gogotsu ekin zion norgehiagokari eta 3-6 aurreratzea lortu zuen.

Urrutikoetxeak seina berdintzea lortu zuen eta baita aurrea hartzea ere markagailuan baina aldeak ez ziren handiegiak.
Zubizarreta III.ak ongi eutsi zion neurketari partidaren azken zatira hurreratu zirenera arte. 16-12koarekin Urrutikoetxeak aurrera egin zuen eta 22-13 itxi zuen partida.

Bigarren neurketan Olaizola II-Uriondo eta Larrazabal-Imaz izan ziren aurrez aurre. Partida nola hasi zen kontuan izanda –5-0, 6-1, 10-3 aurreratu ziren Olaizola II-Uriondo- ematen zuen Larrazabalek eta Imazek ez zutela ezer egiterik izango. Baina Amurrioko aurrelari gazteak bere zaleen animoen berotasunarekin urduritasunak alde batera utzi zituenean, partida goitik behera aldatu zuen Imazen laguntzarekin. 10-3kotik hamarnako berdinketara salto egin zuten kolpean eta lehenengo zein bigarren atsedenaldira aurretik iritsi ziren -11-12, 15-18-.
Partida irabazteko gai zirela erakutsi zuten Larrazabalek eta Imazek, baina Olaizola II.ak eta Uriondok ez zuten gauzak erraz jartzeko asmorik eta hemeretzina berdindu ondoren, hogeita bigarren tantoraino ihes egin zuten.

Emaitza: Olaizola II-Uriondo 22-19 Larrazabal-Imaz

Partidaren iraupena: 53 minutu

Pilotakadak: 467

Berdinketak: 10-10, 11-11, 19-19

Gorriek (Olaizola II-Uriondo): 8 tanto egin dituzte eta 10 galdu

Urdinek (Larrazabal-Imaz): 9 tanto egin dituzte eta 14 galdu

Lehenengo partida: Urrutikoetxea 22-19 Zubizarreta III

2020/10/19

Azken albisteak

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026/03/28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026/03/27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/24

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/23

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store