Aretxabaletak eta Uriondok Munitibarren jokatuko dute ostiralean

Munitibarko Lea Ibarra Motrollo pilota elkartearekin harreman estua dute bi pilotariek. Uriondok afizionatu mailatik profesionaletara pausoa eman du bertatik eta Aretxabaleta luzaroan ibili izan da bertan monitore lez laguntzen. Hori dela eta jaialdi berezia antolatu dute ostiralerako.

Uriondok jaialdiko lehenengo partidan parte hartuko du Jaka lagun duela Bengoetxea VI-O.Etxebarriaren aurka. Eta Aretxabaletak bigarren partida jokatuko du Urrutikoetxearekin batera Ezkurdia-Bikuñaren aurka.

Aste honetan ezarritako ordu muga dela eta, Munitibarko pilota jaialdia 19:00tan hasiko da. Sarrerak salgai daude jadanik interneten.

2020-10-28

Azken albisteak

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

2026-04-20

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

Gaur jarri dira salgai San Fermin 2026 Torneorako sarrerak. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

2026-04-19

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

Lasok 22-8 irabazi dio Jakari Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta lehenengo puntua poltsikoratu du. Serie Bn Egiguren V.ak Rekalde gainditu du.

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

2026-04-18

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

Peña II.ak 22-17 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten, eta ezin izan du lehenengo puntua eskuratu. Serie Bn Amianok 22-8 gainditu du Zubizarreta III.a.

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store