ASEGARCEREN ARMA IZKUTUA

Binakako Txapelketako finalzortzirenetan paper kaskarra egin eta gero Asegarceko pilotariek bestelako irudia eman dute finalaurdenetan eta Aspeko onenak omen ziren bi bikotek kanporatu dituzte.
PIlotarien ahalmen eta kualitateetaz aparte bada beraiek partiduetan bide onenetik eramaten dituen pertsona bat, hau da, aholkularia edo botilleroa.
Asegarcen finalaurdenetako partidu gehienetan Roberto Garcia Ariño izan da eta berak egin duen lana agerian geratu da.
Bizkaiko Atxondo herrian jaiotako pilotari ohi honek intendente lanak egiten ditu baina txapelketa honetan botillero postua ere hartu behar izan du. Asegarce.com berarekin egon da eta hauxe da kontatu diguna.

-Intendente, botilleroa …eginkizun asko.
Denetarik egin behar. Egia da intendenteko lanak denbora asko jaten deutsu baina oporretan joan aurretik Zeanurin botillero moduen hasi nintzan Salba Bergara oso lanpetuta egoelako. Gero oporretatik etorrita finalaurdenetan jarraitu nuen lan hori egiten.

-Non egon zinen oporretan?
Brasilen. Agian aire berriek eragin ona ekarri ebezan. Ea enpresak aurtengo konzentrazioa han antolatzen dauen.

– Azken emaitzek pozik egoteko egoera ekarri dute.
Pozik ez dakit. Lasaiago egoteko bai. Aurreko egoera ez zen normala. Gure pilotariak ez dira hain txarrak eta besteak ez dira hain onak.
– Aspeko bikoterik indartsuenak kanporatu ditu Asegarcek.
Hor faktore batzu dagoz. Alde batetik gure bikote gogorrenekin topo egiteaz gain, joku maila ere gora egin duela. Zorte apur bat ere euki dogu.

-Aulkitik eramateko nor da zailena Oinatz ala Patxi?
Ja, ja. Parean. Biak aldakorrak dira. Batek asmatzen badu eta joku ona egiten badu besteak ere ondo doa. Alderantziz ere gertatzen da, jakina. Gaztetasuna nabaritzen jake.

– Zer esan zenien Irujo eta Goñi aldageletan sartu zirenean?
Berean jarraitzeko, hau da, egiten ari ziren jokuari eusteko. Erremontadan ginen, uste dut 15-13an izan zala eta guri interesatzen jakuna gure jokua zen eta ez heurek egiten ebezana.

Une gogorra

– Eta Patxik aulkia kolpeatu zuenean?
Une gogorra izan zen hura. Botillero baten eginbeharra lasaitasuna mantzentzea eta isladatzea da eta momentu hartan ohiu egin neutson Patxiri partidutik ez aldentzeko. Batzutan elkarren arteko begiradek garrantzitsuak dira eta zorionez Patxik ondo ulertu zuen mezua eta onera etorri zen.

– Non dago Olaizola I.a eta Belokiren jokuaren hobekuntzaren gakoa?
Hasieran Olazola I.aren eskuma ez zegoen ondo eta bikote batetan batek ondo ez bada eragin argia dauka bestearen errendimenduan.
Partiduak egin ahala hobera egin dute, batez ere Asier, eta orain faboritoen artean kokatu dira.

-Zer dela eta Kokaren joku irregulartasuna?
Uste dot holako irrikak bere burua jotzen duela baita irabazteko beldurra ere. Horren ondorioz blokeatu egiten da.

-Pilotari zinela nor zan zure botilleroa?
Juan Urizar “Txirri”. Nire anaiak Jesus eta Angelen laguna zen. Ogibidez harakina zen baina afizionatu mailan pilotari izandakoa.

-Nabaritzen zenuen bere laguntza?
Bai. Beste ikuspegi bat ematen dizu eta zu zuritan zagozenean bera da benetako laguntza eman ahal dizuna.

-Izango al zara aulkian domekan Tolosan?
Ba bai, neu izango naz.

ASEGARCEREN ARMA IZKUTUA

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II-Imazek P.Etxeberria-Rezusta gainditu dituzte Tafallan

2026/02/07

Peña II-Imazek P.Etxeberria-Rezusta gainditu dituzte Tafallan

Peña II-Imazek 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Tafallan, eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-18 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Amorebieta-Etxanon. Serie Bn Senar-Ugartemendiak eta Amiano-Eskirozek irabazi dute.

Ostiralean jarriko dira salgai Binakako Serie B Txapelketako finalaurrekoetarako sarrerak

2026/02/04

Ostiralean jarriko dira salgai Binakako Serie B Txapelketako finalaurrekoetarako sarrerak

Dagoeneko zehaztuta daude otsailaren 27an hasiko diren Binakako Serie B Txapelketako finalerdien tokiak eta datak.

Peña II-Imazek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka

2026/02/01

Peña II-Imazek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka

Peña II-Imazek 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Jaka-Iztuetak eta Laso-Albisuk puntu berri bana eskuratu dute Binakakoan

2026/01/31

Jaka-Iztuetak eta Laso-Albisuk puntu berri bana eskuratu dute Binakakoan

Jaka-Iztuetak 22-12 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Idiazabalen, eta Laso-Albisuk 22-17 gainditu dituzte Elordi-Zabaleta Gernikan. Serie Bn Senar-Ugartemendiak eta Dario-Lozak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store