Arratsaldeko ordu batetan Tolosako La Asuncion klinikan erradiografia bat egin diote Bengoetxea VI.ari atzo Olaizola II.aren kontrako partidan bere ezker eskuko hirugarren hatzean suertaturiko lesioa aztertzeko eta falageren haustura antzeman diote. Bost pasei egun mugitu gabe egon beharko da eta hortik aurrera ferula bat jarriko diote pilota berriro jo ahal izateko. Hamabost egun barru finalerdietan OLaizola I.aren kontra jokatzeko ez da inongo oztoporik izango.
Pilota aukeraketak
Aste honetako finalaurdenetako pilota aukeraketak honela izango dira: Gonzalez vs. Mt. de Irujo, asteazkenean, 11:30 etan Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Barriola vs. Patxi Ruiz, ostegunean, 11:30 etan, Eibarko Astelena pilotalekuan.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA