Bengoetxea VI.a-Beloki eta Titin III.a-Pascual bildu dira goizean larunbatean jokatuko duten binakako txapelketako finalaurdenetako ligaren zazpigarren jardunaldiko partidurako pilotak hautatzeko. Asegarcekoek 106,2, 104,9 eta 104,4 gramoko pilotak hartu dituzte Aspekoek 105,2, 105,5 y 105,3enak izan diren bitartean. Gorrien pilotak irteera dutenekoak omen dira Aspekoenak bote gehiago dutelarik.
Bestalde, Lapurdiko Donibane Lohizune herrian Berasaluze VIII-Begino eta Xala-Zubieta egon dira ostiral honetan jokatuko duten partidarako pilotak aukeratzen. Asegarceko bikoteak 105, 104,9 eta 104,4 gramoko pilotak bereiztu ditu Aspekoak 105,5, 105,1 y 104,6 gramokoak hautatu dituen bitartean. Pablo eta Aritzen pilotak normalak dira “jokatzekoak” alegia. Ives eta Aitorrenak aldiz irteera gehiago ei dute.
2019/03/22
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.
2026/01/08
Iñaki Artolak Serie An, eta Iraitz Zubizarretak Serie Bn, ez dute jokatuko larunbat honetan Etxebarrin
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA