TXAPELKETA GORI DAGO

Olaizola II.ak eta Beginok tanto bakar batez ez dute garaipena lortu gaur -eta bide batez garaiezin dohaina galdu- Logroñoko Adarraga pilotalekuan Titin III.ak eta Pascualek Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako ligan jokaturiko partidan 22-21 mederatu ostean.
Horrela 3na punturekin 4 bikoteek osatutako pelotoia sortu da, hau da, Berasaluze VIII.a-Apraiz, Titin III.a-Pascual, Mtz.de Irujo-Merino II.a eta Gonzalez Laskurain.

Gaurko partiduan bi zati egon dira: lehenbizikoan Beginok izugarrizko pilokadak eman ditu, eta Pascual ahal izan duen moduan defendatu du bere burua. Bestalde, Titin III.ak ez zuen pilota behar bezala gurutzatzen Olaizola II.ari inolako minik ez eginez.

Ondoren, eta Pascualen lan bikainaren ondorioz, Titin II.aren jokoak gora egin du eta Olaizola II.a behartzen hasi da gantxo itzelak botaz.
Azkenean, 20-17 gorrien alde zela, urdinek 20-21era heltzea lortu dute baina Beginok egin dituen bi hutsegatik -defendatzeko boleaz goiko txapa jo izana eta arazo gabeko pilota bat erori zaiolako- garaipena eman dio Aspeko bikoteari.

TXAPELKETA GORI DAGO

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetak finalerdietarako azken txartela lortu dute

2026/02/22

Jaka-Iztuetak finalerdietarako azken txartela lortu dute

Jaka-Iztuetak 22-10 irabazi diete Zabala-Martijari Binakako Txapelketako azken playoffean eta finalerdietara sailkatu dira.

Amiano-Eskiroz Binakako Serie B Txapelketaren finalerdien atarian geratu dira

2026/02/21

Amiano-Eskirozek 22-12 galdu dute Salaberria-Gaskueren aurka gaur Azkoitian jokatu duten Binakako Serie B Txapelketako azken playoffean.

Jaka-Iztueta eta Zabala-Martija finalerdietarako azken txartela lortzen saiatuko dira

2026/02/21

Jaka-Iztueta eta Zabala-Martija finalerdietarako azken txartela lortzen saiatuko dira

Jaka-Iztuetak 22-15 gainditu dituzte Larrazabal-Landa Amorebieta-Etxanon jokatu duten bosgarren eta seigarren postuen arteko playoffean. Igandean Zabala-Martijarekin neurtuko dituzte indarrak finalerdietarako txartela lortzeko.

Altuna III-Ezkurdia Binakako Txapelketako finalerdietan izango dira

2026/02/19

Altuna III-Ezkurdia Binakako Txapelketako finalerdietan izango dira

Altuna III-Ezkurdiak 22-12 gainditu dituzte Zabala-Martija Tolosan jokatu duten hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko playoffean eta finalerdietarako sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store