GOGORRA ETA EMOZIOZ BLAI

Partidua hasi aurretik luzaturiko iragarpenak deuseztatuz, neurketa gogorra eta emozioz gainezka suertatu da gaur Zallako Mimetiz pilotalekuan Berasaluze VIII.a-Apraizek eta Olaizola II.a-Beginok jokatu dutena. Urdinek lortu dute garaipena 19-22 emaitzaz eta bere seigarren puntua eskuratu dute Euskadi Goza ezazu Binakakako Txapelketako ligan.

Borroka latza izan da atzean Begino eta Apraizen artean. Begino oso seguru aritu da eta Alexisek bidalitako zartako ederrak bueltatu ditu errebotetik. Aurrekaldean lehia polita izan da; Pablok arriskatu behar izan du Aimarren defentsa gainditzeko eta 10 tanto lortu ditu eta honek 7 tantu gauzatu arren ofizio gehiago erakutsi du.

BENGOETXEA VI.A GUPIDARIK GABE

Bengoetxea VI.ak eta Patxi Ruizek beren 3. puntoa lortu dute gaur Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan Olaizola I.a eta Beloki 9-22 irabazi ostean.
Partiduaren giltza aurekaldean izan da, izan ere, Bengoetxea VIak txokoan min handia egin dio Olaizola I.ari. Esan behar da gorriek partiduaren zama Patxi Ruizi egotzi diotela baina honek bikain defendatu bere burua.

GOGORRA ETA EMOZIOZ BLAI

2019-03-22

Azken albisteak

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store