Zubizarreta III-Urrutikoetxea gailendu dira Amurrion (9-22)

Imazek eta Uriondok partida parekatua jokatu dute banaka Amurrioko pilota jaialdiari hasiera eman dion norgehiagokan. Hasieran berdinketa ugari izan dira markagailuan baina Gizaburuagako atzelaria lau tantoko aldearekin iritsi da aurreneko atsedenaldira -8-12-. Hortik aurrera ordea oiartzuarrak kolpe hobea erakutsi du eta azkenean 22-16 irabaztea lortu du. 

Bigarren partidan, binaka, Zubizarreta III-Urrutikoetxea nagusi izan dira partidaren hasieratik. Olaizola II-Elizegi neurketari neurria hartu ezinik ibili dira, eta 8-13 hurbildu badira ere, urdinek erraz menderatu dituzte. Azkenean, 9-22 Zubizarreta III-Urrutikoetxearen alde.

Emaitza: Olaizola II-Elizegi 9-22 Zubizarreta III-Urrutikoetxea
Partidaren iraupena: 41 minutu
Pilotakadak: 285
Gorriek (Olaizola II-Elizegi): 5 tanto egin dituzte eta 10 galdu
Urdinek (Zubizarreta III-Urrutikoetxea): 12 tanto egin dituzte eta 4 galdu
Lehenengo partida: Imaz 22-16 Uriondo

2020/10/24

Azken albisteak

Peña II-Mariezkurrena II.ak eta Artola-Iztuetak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean

2025/07/11

Peña II-Mariezkurrena II.ak eta Artola-Iztuetak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-9 irabazi diete Altuna III-Bikuñari, eta larunbatean Artola-Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak finalerako sailkatzeko ahaleginean. Serie B Torneoan, Dario-Gaskuek 22-6 gainditu dituzte Zabala-Gabirondo.

Urrutikoetxea-Albisu eta P.Etxeberria-Zabaleta San Fermin Torneoko finalerako txartela eskuratzeko lehiatuko dira

2025/07/10

P.Etxeberria-Zabaletak 22-18 gainditu dituzte Ezkurdia-Martija, eta ostiralean Urrutikoetxea-Albisu izango dituzte aurrez aurre finaleko atarian. Bikote irabazlea finalean izango da. Lehen partidan, Zubizarreta III-Arangurenek Murua-Aldaberi irabazi diete, eta Jaka-Ugartemendiarekin lehiatuko dira San Fermin Serie B Torneoko finalean egoteko.

Artola-Iztueta garaipenarekin estreinatu dira San Fermin Torneoan

2025/07/09

Artola-Iztueta garaipenarekin estreinatu dira San Fermin Torneoan

Artola-Iztuetak 22-12 gainditu dituzte Altuna III-Bikuña, eta finalerdietako ligako lehen puntua lortu dute. Serie B Torneoan, Agirre-Eskirozek 22-10 irabazi diete Egiguren V-Gaskueri.

Urrutikoetxea-Albisuk garaipenarekin ekin diote San Fermin Torneoko finalerdietako ligari

2025/07/08

Urrutikoetxea-Albisuk garaipenarekin ekin diote San Fermin Torneoko finalerdietako ligari

Urrutikoetxea-Albisuk 22-19 irabazi dute Ezkurdia-Martijaren aurka finalerdietako ligaren hasieran. Serie B Torneoan, Jaka-Ugartemendiak 22-16 gainditu dituzte Murua-Aldabe.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store