Zortzigarren jardunaldiari amaiera eman diote Zarauzko eta Mallabiako partidek

Artolak eta Rezustak CaixaBank Masterseko lidergoari eutsi diote Zarautzen, Urrutikoetxeari eta Irribarriari 4-22 irabazita. Lehenengo itzulia itxi zuten bezala ekin diote bigarrenari gipuzkoarrek. Lehenengo atsedenaldira 3-12ko markagailuarekin iritsi dira eta bigarrenera 4-18koarekin. 359 pilotakada jo dituzte lau pilotariek 43 minutu iraun duen partidan. Lehenengo norgehiagokan, Egiguren V-Ladis Galarzak 17-22 garaitu dituzte Peña II eta Larunbe.

Mallabian 12-22 irabazi dute Jakak eta Albisuk Elezkano II-Mariezkurrena II.aren aurka. Partida parekatuta hasi badute ere (1-1, 2-2, 3-3, 4,4, 7-8), 8. tantotik 18.era jarraian joan dira urdinak eta partida erabakita utzi dute. Garaipen honekin Jaka-Albisuk CaixaBank Masterseko laugarren puntua eskuratu dute. 366 pilotakada jo dituzte pilotariek eta 54 minutu iraun ditu partidak. Jaialdiko lehenengo partidan Arteaga II-Ibai Zabalak 20-22 irabazi dute Elordi-Tolosaren aurka.

2020-08-15

Azken albisteak

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store