Larunbat honetako Labriten izango den Beloki eta Patxi Ruizen arteko neurketa apartaren aurrean estadistikak Burlatarraren aldekoak azaltzen dira. Bi pilotariek banaka hiru aldiz neurtu dituzte indarrak, kantxa osoan behin eta lau t´edian beste bi. 2003ko eskuz banakako txapelketako finalerdietako ligaxkan Adarragan bat egin zuten eta bertan Belokik 22 eta 12 mendean hartu zuen Lizarratarra. Lau t´erdian eta Telecincoko torneoa zela eta 2001ko edizioan Rubenek 22 eta 20 garaitu zuen Patxi Ogeta pilotalekuan. Hurrengo urtean Lizarrakoak errebantxa hartu zuen eta Sorian 22 eta 21 irabazi zion Belokiri. Larunbat honetan Telecincoko kamarek norgehiagoka handi baten lekuko bereziak izango dira.
2019/03/22
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA