ZEARRA, MODAKO PILOTARIA

2002 urteko azaroan “hatz zuria” gaixotasuna sendatzeko ebakuntza egin eta ondorengo geldialdia gainditu eta gero, Oier Zearra berriro ere goi-goian dugu.
Iazko maiatzean itzuli zen kantxetara galdakaotarra eta urtebeteko epean jokua eta konfidantza berreskuratuta jaialdi nagusietan kokatu da.

Ibilbide horretako muturra Lekeiitoko torneoan azaldu da, bertan lehiaketa irabazteaz gain, pilotari onenaren saria ere etxeratu baitu bizkaitarrak.

Guzti honi beraren estadistikak gehitu behar dizkiogu. Asegarceko atzelariak udan, uztailaren 1etik aurrera, jokatutako hogei partiduetatik hamazortzi irabazi ditu eta une honetan jarraian hamaika partidu dauzka bere alde.

Tankera horretako zenbakien atzean zer ote dagoen galdetuta Oier honelaxe mintzatzen zaigu “joku puntua lortu dut eta gainera eskuetatik ondo ibili naiz. Zortea ere aipatu behar da, partidu batzuetan nere alde izan dut eta.”

San Mateoko torneoan sartuko duteneko galderaren aurrean barre txiki bat botatzen du eta zera dio Oierrek ” primerako albistea izango litzateke niretzat baina erabakia bulegoetan gauzatzen denez, itxaron behar izango dugu”.

ZEARRA, MODAKO PILOTARIA

2019-03-22

Azken albisteak

Labritek ateak irekiko ditu berriro

2023-12-05

Labritek ateak irekiko ditu berriro

Labrit pilotalekuak ateak irekiko ditu berriro larunbatean Binakako Txapelketako jaialdi berri bat hartzeko. Ostiralean, Atano III.ak emango dio hasiera hirugarren jardunaldiari.

Laso Tolosan berragertuko da asteazkenean

2023-12-04

Laso Tolosan berragertuko da asteazkenean

Artola-Imaz eta Laso-Aranguren bikoteen arteko norgehiagokak amaiera emango dio Binakako Txapelketako 2. jardunaldiari.

Elordi-Rezustak bigarren garaipena lortu dute Binakakoan

2023-12-03

Elordi-Rezustak bigarren garaipena lortu dute Binakakoan

22-11 irabazi diote Ezkurdia-Tolosari Mallabian. Serie B Txapelketari dagokionez, Egiguren V-Eskuzak 22-19 gainditu dituzte Salaberria-Arbizu.

P.Etxeberria-Zabaletak lehenengo puntua eskuratu dute

2023-12-02

P.Etxeberria-Zabaletak lehenengo puntua eskuratu dute

22-9 irabazi diote Elezkano II-Martijari Lizarrako Remontival pilotalekuan. Serie B Txapelketari dagokionez, Mata-Gaskuek 22-21 gainditu dituzte De la Fuente-Bikuña.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store