Victorrek ez du Baiko Pilotan jarraituko

Victor Estebanek ez du Baiko Pilotan jarraituko. Zazpi urteren ondoren, bere kontratua amaierara iritsi da eta enpresak ez dio luzapena eskeini. 

Ezkaraiko aurrelariak 2013ko ekainaren 26an egin zuen debuta bere jaioterriko San Lorenzo pilotalekuan Beginorekin batera Idoate-Untoriaren aurka. 

2013an debuta egin ostean, Victorrek ia laurehun partida jokatu ditu eta 2015ean Buruz Buruko Promozio Txapelketa irabazi zuen.

Ordutik, Lehen Mailako txapelketetako 61 partidatan parte hartu du, 23 garaipen eta 38 porrotekin. 
Azpimarratzekoa da 2017an Rezustarekin batera San Mateoetan lortutako garaipena.

Baikok eskerrak ematen dizkio Victorri enpresaren baitan egindako ibilbide honetan azaldu duen profesionaltasunagatik eta era berean etorkizunean zortea izan dezala opa dio.

2020/08/26

Azken albisteak

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store