URRUTIKOETXEAK BEROIZ MENDERATU DU ETA RETEGI BIREN AURKA JOKATUKO DU FINAL ZORTZIRENETAN

Mikel Urrutikoetxeak EPELen Eskuz Banakako Txapelketako final zortzirenetako pasea lortu du gaur Haroko pilotalekuan Miekel Beroiz 18-22 menderatu ostean.

Goi mailako partidua izan da, baita piloteatuta ere. Nahiz eta hasieran galtzen joan (13-7) sufritzen jakin izan du pilotari bizkaitarrak eta tantuak bukatzeko trebetasunari esker 13-12rarte igo da. Azken txanpan bere jo handiak Beroiz menderatu du eta 22 kartoiari eustea lortu du Zaratamoko aurrelariak.
Zortzirenetan Retegi BIren aurka jokatuko du Mikelek.

Hirugarren partiduan Titin III.ak eta Berasaluze VIII.ak eskeini duten erremateen lehiak pilotazaleek gozaraztea lortu du.

Belokik lehen partiduan amore eman behar izan du

Aurtengo Eskuz Banakako Txapelketako lehen partiduan amore eman egin behar izan du Ruben Belokik Mikel Idoatek 4-22 irabazita.
Lau aldiz txapeldun izan den pilotari burlatarrak partiduaren esanahi bereziak jota jokatu du eta ez du beren armak ateratzen asmatu.
Hala eta guztiz ere, Mikel Idoatek buruz buruko partiduetarako dohaiak badituela garbi erakutsi du.

2019/03/22

Azken albisteak

Zubizarreta IV.ak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2026/01/14

Zubizarreta IV.ak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.

Landak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2026/01/13

Landak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.

Laso-Albisu mantienen su ventaja

2026/01/11

Laso-Albisu mantienen su ventaja

Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak eta P.Etxeberria-Rezustak puntu berri bat eskuratu dute

2026/01/10

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak eta P.Etxeberria-Rezustak puntu berri bat eskuratu dute

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store