Urretabizkaia II.a eta Larrazabal Promozio mailako Lau t’erdiko txapelketatik kanpo geratu dira

Bilboko jaialdiko aurreneko partidan Urretabizkaia II.a 0-3 aurreratu da partidaren hasieran, baina Elordik berehala eman dio buelta norgehiagokari bost tantoko bi partzialekin. 10-7 hurreratu da Ikaztegietako atzelaria, baina mallabiarrak berriz ere tartea zabaldu eta partida bideratuta utzi du. Azkenean, 22-08 irabazita, Elordi Promozio mailako finalerdietan izango da datorren asteburuan.

Eta hirugarren eta azken partidan, Larrazabalek ez du aukera handirik izan Zabalaren aurkako partidan (22-04). Amurrioko gazteak, debuta egin du profesional mailako txapelketa ofizial batean eta ikasketa moduan baliatuko ahal izango du gaurko norgehiagoka. Zabalak ere seguru du finalerdietan toki bat hurrengo asteburuan.

Eusko Label 4 ½ txapelketari dagokionez, final-laurdenetako partida oso estua jokatu dute Jakak eta P.Etxeberriak. Hasieratik amaierara berdinketa ugari izan dira markagailuan eta ordu bete baino gehiago iraun duen partidaren ondoren, 22-21 irabazi du aurtengo Banakako txapeldunak.

2020/12/12

Azken albisteak

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/22

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Beñat Zubizarretak Azkoitian egingo du debuta otsailaren 21ean.

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

2026/01/21

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

Iñaki Artola, eskuko mina gaindituta, Donostiako Atano III.enean izango da asteburu honetan.

Baikok online denda berrabiarazi du

2026/01/20

Baikok online denda berrabiarazi du

Erosleak azkar eta modu seguruan eros ditzake Baikoren produktuak, beren online salmenta-plataformaren bidez.

Landak igande honetan egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/20

Landak igande honetan egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Unax Landak Oiartzunen, bere jaioterrian, egingo du debuta igande honetan, urtarrilaren 25ean.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store