Uriondok larunbatean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Gizaburuagako atzelariak, larunbat honetan egingo du debuta profesionaletan. Elezkano II.a lagun duela, Zubizarreta III-Ladis Galarzaren aurka jokatuko du Gernikako Santanape frontoian.

Endika Uriondok Lekeitioko Akarregi pilota elkartean jo zituen bere aurreneko pilotakadak, 11-12 urterekin Lea Ibarra Motrollo pilota elkartera joan artean. Afizionatuetan garaipen ugari lortu ditu Uriondok. Aurten, Lezamako eta Elgoibarko Txapelketak irabazi ditu eta afizionatu mailako txapelketa garrantzitsuenetako final guztietan izan da. Orain, profesionaletan debuta egingo du Baiko Pilotarekin.
Larunbateko Gernikako pilota jaialdia, arratsaldeko 17:30ean hasiko da Elordi-O.Etxebarria eta Zabala-Untoriaren arteko partidarekin.
Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko EntradasFronton web orrialdean.

2020/10/06

Azken albisteak

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/22

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Beñat Zubizarretak Azkoitian egingo du debuta otsailaren 21ean.

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

2026/01/21

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

Iñaki Artola, eskuko mina gaindituta, Donostiako Atano III.enean izango da asteburu honetan.

Baikok online denda berrabiarazi du

2026/01/20

Baikok online denda berrabiarazi du

Erosleak azkar eta modu seguruan eros ditzake Baikoren produktuak, beren online salmenta-plataformaren bidez.

Landak igande honetan egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/20

Landak igande honetan egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Unax Landak Oiartzunen, bere jaioterrian, egingo du debuta igande honetan, urtarrilaren 25ean.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store