Mikel Unanuek beste urte batez jarraituko du profesionaletan Asegarcerekin 2007ko urrirarte izango den hitzarmena sinatu eta gero. Honela Añorgako ezkertiak 20 urte emango du pilotari profesional gisa debuta 1987ko abuztuaren 1ean Zarauzko Zinema pilotalekuan egin bait zuen.
Mikelek egun 38 urte dauzka eta berak duen palmaresean titulu asko daude, besteak beste; lau eta erdiko txapel bat eta beste txapeldunordetza bat eta binakako txapel bat eta hiru txapeldunordetza.
Donostiarra asegarce.com-ekin berbetan egon da eta zera esan digu: “Pozik nago. Beste urte batez jarraituko dut profesionaletan eta azkenaldiotan ondo ibiltzen naiz kantxetan. Ea datorren urtean honelako egoeran nagoen eta berriro ere berritzea posiblea den. Zorte izan dut lesioekin eta hori oso garrantzitsua da. Profesionaletan 20 urte ematea polita da.”
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA