TITIN III.A: “PARTIDA EDERRA EGIN ETA GARAIPENA LORTZERA ATERAKO NAIZ”

Bi pilotariok sailkapenean ezer ez jokatu arren ehuenko 100ean jokatzera aterako direla esan dute eta profesionalak izateaz aparte pilotazaleei zor dietela gaineratu dute.

Mtz. de Irujo honelaxe mintzatu da prenstaurrekoan: “Partidak badu garrantzia. Kantxan ateratzen zaren bakoitzean ehuneko 100a eman behar duzu eta okasio honetan partida ona egin eta ikuskizuna eskaintzea izango da gure helburua, nirea eta Augustorena.
Finalean izan dezakeen aurkariari buruz zera esan du Irujok “Berdin zait, biak aurkari gogorrak baitira”.

Ikuskizuna ematera

Titin III.a ere prentsaurrekoan izan da eta hauexek dira beren hitzak: “Ni profesioanala naiz eta partida ederra, ikusgarria egin eta garaipena lortzera aterako naiz Labriten. Biok ohorea dugu jokuan; jendeak sarrera ordaintzen du eta ikuskizuna ikustera dator. Partida hau presiogabekoa izanik erremate gehiago eta erritmoaz beterikoa atera daiteke.
Barriolaren kontrako partiduan hobeago jokatu nukeen baina aurkariak ere badaki jokatzen eta horrexegatik dago hor.
Lau onenen artean izatea primerakoa da baina behin hor izanda finala jokatu nahi izaten duzu”.

2019-03-22

Azken albisteak

San Fermin Torneorako sarrera eskaintza handitu da

2025-04-17

San Fermin Torneorako sarrera eskaintza handitu da

Gaur eguerdian San Fermin Torneorako eta 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerako sarrera gehiago jarri dira salgai

Lasok larunbatean ekingo dio Lekeition Buruz Buruko Txapelketari

2025-04-16

Lasok larunbatean ekingo dio Lekeition Buruz Buruko Txapelketari

Lasok P.Etxeberriaren aurka jokatuko du larunbatean Lekeition. Igandean, Donostiako Atano III.ak Altuna III eta Zabalaren arteko norgehiagoka hartuko du.

Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldiari hasiera emango dio Bastidak

2025-04-15

Larrazabal final-laurdenetako ligako bigarren puntua eskuratzen saiatuko da Darioren aurka ostiral honetan Bastidan

Ostegun honetan San Fermin Torneorako sarrera eskaintza handituko da

2025-04-15

Ostegun honetan San Fermin Torneorako sarrera eskaintza handituko da

Ostegunean, apirilak 17, eguerdiko 14:00etan, San Fermin Torneorako eta 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerako sarrera gehiago jarriko dira salgai

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store