TIRAPU INDARTSUA OLAIZOLA I.AREN AURKA GAUR LODOSAN

Ritxar Tirapuk ez du goi mailako jokuaren trena galdu nahi. Azkenaldian erakusten ari den maisutasuna plazaratu nahi du Olaizola I.aren aurkako partiduan gaurko Lodosako San Francisco pilotalekuan.

Bere enpresako sailkapenean igotzeko urratsak emateko prest da, batez ere, azken asteetan emandako pilota ikasgaiak kontutan izanda.

Azken froga, joan den igandean Bergaran egindako partida borobila. Tirapuk Beloki lagun zuela, Olaizola I.a eta Peñagarikano mende hartu zituen 22 eta 19 emaitzaz eta berak bakarrik 12 tantu egin zituen gantxu, dejada eta parada itzelaz.

Aparteko partida burutu zuen Orkoiengoak eta egun Olaizolarekiko estadistika ere apurtu nahi izango du Ritxarrek, joan zen abenduan Barañainen 18 eta 22 galdu baitzuen Asierren kontra.

Oreka gaurko 22:00 etan hasiko den jaialdian hautsiko da beraz.

2019/03/22

Azken albisteak

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Bigarren aukera izango dute Donostian

2026/03/03

Bigarren aukera izango dute Donostian

Jaka-Iztueta eta Elordi-Zabaleta finalerdietako ligako lehenengo puntua eskuratzen saiatuko dira larunbatean Donostian.

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

2026/03/01

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

Laso-Albisuk 22-13 irabazi diete Jaka-Iztuetari Iruñeko Nafarroa Arenan, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehenengo jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store