SORPRESA SORTZEAR IZAN DA BEOTIBARREN

Stephan Lemuno sorpresa emateko zorian egon da gaur Tolosako Beotibarren jokaturiko Eskuz Banakako Promozio finalaurdenetako ligaxkako partidan Aritz Lasa partidu osoan zehar estu eta larri eduki ondoren.

22-21 irabazi du Aspeko pilotariak 16-21 eko emaitza gaindituta eta emozioa ez da falta izan. Markadorean partida osoan zehar atzetik joan da Aritz Lasa azken tantoan izan ezik, hots, garaipena eman diona.
Nahiz eta entrenamenduetan hobeto aritu, Angulemeko aurrelariaren airezko jokoa atsegin izan dute Beotibarren bildutako pilotazaleek, izan ere, Stephanek ez ohiko jokaldiak egin ditu, hormabikoak boleaz, sake askoei airez sartu, etabar.

SORPRESA SORTZEAR IZAN DA BEOTIBARREN

2019-03-22

Ultimas Noticias

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

2026-04-04

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

Peña II.ak 22-20 irabazi dio P.Etxeberriari Zarautzen eta final-laurdenetako ligarako sailkatu da. Bakaikoak 22-5 galdu du Zabalaren aurka Logroñon eta txapelketatik kanpo geratu da. Serie Bn Zubizarreta III.a eta Alberdi II.a sailkatu dira.

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

2026-04-03

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

Dariok 22-6 irabazi dio Elordiri Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen hasieran, eta hurrengo fasean izango da. Serie B Txapelketan, Eskirozek 22-13 galdu du Rekalderen aurka.

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store