Sei talde ariko dira VII. Bizkaia Torneoaren titulua eskuratu nahian

VII. Edizioaren Bizkaia Torneoaren xehetasunak Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak eman ditu ezagutzera, Aspe eta Asegarce enpresetako ordezkariekin eta torneoa jokatuko duten pilotariekin batera. Aurkezpenean, diputatuak aditzera eman du Andrazkoen I Bizkaia Torneoa ere egingo dela.
Lorea Bilbao diputatuak aditzera eman du, “emakumearen presentzia kirolean bultzatzea Aldundiaren erronketariko bat da, horregatik, aurten lehenengoz emakumeen Bizkaia Torneoa ere jokatuko da. Urritik aurrera ospatuko da emakume pilotarien arteko lehiaketa, pala eta eskuzko modalitatean lehiatuko dira”. Diputatuak azpimarratu du “Torneo honekin emakumearen pilota jokoa ikustaraztearekin batera, emakume gazteen artean pilotarako afizioa piztu nahi da, gero eta emakume pilotari gehiago egon daitezen.”

Eskuzko lehiaketa urriaren 27an hasi eta azaroaren 17an finala izango da finala. Palazko Torenoa, aldiz, abenduaren 8an hasi eta 29an finala. Bizkaia Frontoian jokatuko dira partida guztiak. Bi multzotan banatutako bikoteak liga sistemara jokatuko dira bakoitzeko irabazlea finalera igaroz. 
Modalitate bakoitzean sei bikotek hartuko dute parte Bizkaia Torneoan eta bi modalitateetako finalak ETBn emitituko dira.aldi berean,

Lorea Bilbaok gaineratu du “Bizkaia Torneoarekin, Aldundiak pilotazalei partida oso interesgarriak eskaintzen jarraitzeko konpromisoa berresten du, zaletuek ikuskizun ederra goza dezaten, eta euskal pilota Bizkaia osoan zehar sustatzen jarraitzeko asmoz. “Gizonezkoen Bizkaia Torneoaren zazpigarren edizioa da aurtengoa, hau taldeka jokatzen dan torneo bakarra,
Bizkaiko mendietako izena duten taldeekin eratutako sei taldetan alegia: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Gainera, hiru modalitatetan jokatzen dan torneo bakarra da: banaka, 4 1/2 eta bikoteka.
Torneoa Bizkaiko bost udalerrietan jokatuko da: Arrigorriagan, Etxebarrin, Barakaldo, Zeanuri, eta Bilbon.

Uztailean kanporaketak jokatuko dira eta abuztuko 21an finala Bizkaia Frontoian.Bizkaia Torneoan 24 pilotariek jokatuko dute. Binaka modalitatean: Altuna-Martija, Elezkano-Zabaleta, Irribarria-Rezusta, Olaizola-Aretxabaleta, Urrutikoetxea-Albisu, Bengoetxea-Larunbe. 4 1/2koan: Ezkurdia, Mendizabal, Retegi II, Victor, Laso, Arteaga II eta azkenik, Banakako modalitatean: Ugalde, Dario, Etxeberria, Erasun, Urretabizkaia eta Bakaikoa.Bizkaia Torneoa Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik ospatuko da eta festibalak ETBn emitituko dira. Gizonezkoen VII Bizkaia Torneoan parte hartu duten taldeakTaldeen osaera zozketa bidez erabaki da, eta taldeetako kapitainak rankingaren hurrenkeran agertu dira: Altuna III, Rezusta, Olaizola II, Elezkano II, Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI.

Taldeak

OIZ: Olaizola II- Aretxabaleta (Bikoteka), Arteaga (4 1/2koan) eta Bakaikoa (Banakakoan).
SOLLUBE: Elezkano II- Zabaleta (Bikoteka), Retegi (4 1/2koan) eta Ugalde (Banakakoan).
GORBEIA: Altuna III- Martija (Bikoteka), Mendizabal (4 1/2koan) eta Etxeberria (Banakakoan).
KOLITZA: Irribarria- Rezusta (Bikoteka), Ezkurdia (4 1/2koan) eta Dario (Banakakoan).
ANBOTO: Urrutikoetxea- Albisu (Bikoteka), Victor (4 1/2koan) eta Erasun (Banakakoan).
GANEKOGORTA: Bengoetxea VI- Larunbe (Bikoteka), Laso (4 1/2koan) eta Urretabizkaia (Banakakoan).

Gizonezkoen Lehiaketaren sistema eta egutegia

Lehiaketa final-laurdenetako, finalaurreko eta finaleko kanporaketa sistemaren bidez jokatuko da. Kanporaketa bakoitzean, gutxienez bi garaipen lortzen dituen taldea sailkatuko da. Partidak 22 tantotara jokatuko dira bikoteka, eta 18 tantotara buruz buruko kanporaketak.

Uztailaren 20an eta 22an final-laurdenetako bi kanporaketak jokatuko dira. Haietako lehenengoa Arrigorriagan jokatuko da 22:00tan eta Oiz-Ganekogorta taldeak aurrez aurre jarriko ditu. Bigarrena Barakaldon izango da 18:00tan eta Gorbeia-Kolitza taldeak arituko dira elkarren aurka.
Uztailaren 22an final aurrekoa jokatuko da 18:00tan Etxebarrin eta uztailaren 29an Zeanurin 17:00tan.
Azkenik, abuztuaren 21ean 18:00tan final-erdietan gailentzen diren taldeek finala jokatuko dute Bizkaia frontoian.
Sarreren salmenta eta erosketa
Finaleko sarrerak salgai daude Asegarce (688868868) eta Aspe (661259009) pilota-enpresetan. Kanporaketen sarrerak jokatzen diren pilotalekuetako txarteldegietan erosi ahalko dira. Informazio gehiago jasotzeko, sartu frontoiaren webgunean, www.bizkaiafrontoia.com, eta pilota-enpresen webgunean.

Bizkaia VII.Torneoaren egutegia

Bideoak

Irudiak

2019/03/22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label Txapelketako lehen finalerdia hartuko du Gasteizek larunbatean

2025/10/28

4 1/2 Eusko Label Txapelketako lehen finalerdia hartuko du Gasteizek larunbatean

Finalerako txartela eskuratzeko asmoarekin kantxaratuko dira larunbat honetan Ezkurdia eta Zabala Gasteizko Ogeta pilotalekura.

Peña II.ak garaipenarekin esan dio agur 4 1/2 Eusko Label 2025 Txapelketari

2025/10/26

Peña II.ak garaipenarekin esan dio agur 4 1/2 Eusko Label 2025 Txapelketari

Peña II.ak 22-14 irabazi dio Bakaikoari, hau ere kanporatuta, final-laurdenetako ligako azken partidan. 4 1/2 Serie B Txapelketan, Rekaldek Salaberriari irabazi dio.

Amiano 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerdietarako sailkatu da

2025/10/25

Amianok 22-15 irabazi dio Egiguren V.ari Tolosako Beotibarren, eta 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerdietan izango da.

Larrazabalek eta Jakak partidu estu batekin esan diote agur 4 1/2 Eusko Label Txapelketari

Larrazabalek 22-21 irabazi dio Jakari Tafallan, jadanik finalerdietara sailkatzeko aukerarik gabe, P.Etxeberriak, Elizondon, Ezkurdia gainditu ondoren. Serie B Txapelketan, Agirrek 22-12 galdu du Muruaren aurka Tafallan, eta Senarrek 22-10 irabazi dio Eskirozi Elizondon.

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store