SARALEGIK ERA BIKAINAZ GAINDITU DU XALA

Ekaitz Saralegi pozaren pozez azaldu da Donostiako Atano III.a pilotalekuan Lau eta Erdiko Txapelketako Xalaren kontrako partida 22-12 emaitzaz garaipena lortu orduko.

Asegarceko pilotariak partidu ederra jokatu du eta aurkaria goitik behera menperatu du, tantu pilo bat gauzatuz -12 batu ditu- eta huts bakar bat eginez. Amezketako aurrelariak pilotari abiadura eman dio ezker-eskuinez, luze jokatu du eta aukera sortu denean tantua bukatu du. Defentsa ona ere erakutsi du eta horren seinalea Xalak boleaz tanto bat ere ez lortzea izan da. Partida borobiltzeko Ekaitzek dejada eta parada eder batzu egin ditu.

Xalari tentsioa falta antzematen izan zaio baita kantxan lekuz kanpo egotea ere.

SARALEGIK ERA BIKAINAZ GAINDITU DU XALA

2019/03/22

Azken albisteak

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store