RUBEN BELOKI ETA ASIER OLAIZOLA NOR BAINO NOR LABRITEN

Ruben Belokik eta Asier Olaizolak elkarren kontra jokatuko dute bihar, larunbata, bostetatik aurrera Labrit pilotalekuan eskuz Banakako Txapelketako final laurdenetako faseari dagokion neurketan. Partidua Telecincok zuzenean eskainiko du.

Lehengo asteazkenean, pilota aukeraketa egunean honako adierazpenok egin zituzten prentsaurrekoan.

-Beloki
“Agirreren kontra jokatu nuenetik hiru aste iragan dira eta luzegia egin zait.
Bera faboritoa da, gainera final laurnetako sail burua da . Buruz buruari ondo eusten ari da.
Niretzat oso aukera ederra da norgehiagoka hau, datorren urtean goi goian egoteko txartela emango lidake eta. Iaz egurra galanta eman zidan baina hartan baldintz txarragoetan nengoen.
Binakako txapelketa ona egin dut eta une honetan joku zein fisikoki ondo ikusten dut nere burua.
Hasieratik gogor ekingo diot sakeari ahalik eta etekin handiaren ateratzen.
Berak izan duen lesioagatik freskoagoa egongo omen da.
Pisuaren aldetik apur bat galdu dut baina ondo sentitzen naiz”.

Denbora gehiezko itzarotea

-Olaizola I.ak
“Oso material ona aurkitu dugu otarrean. Rubenenak ere onak dira.
Duela bi aste partidua jokatzeko zalantzak neuzkan baina egin didaten tratamenduari esker lesioa 100%ean sendatuta dago.
Rubenek binakako txapelketa ona egin du eta Agirreren kontra ederki ikusi nuen.
Lesioagatik 4 astez eman dut jokatu gabe eta bi entrenamendu baino ez ditut egin. Txispa gehiago izatea gustatuko litzaidekeen.
Ez dut sakearekin nire buruarekin itsutuko gainera iaz bederatzi sartu nizkion”.

2019/03/22

Azken albisteak

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

2026/03/11

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

Laso-Albisu eta Elordi-Zabaletak Binakako Txapelketako azken finalerdia jokatuko dute igande honetan Logroñoko Adarragan. Irabazten dutenak finalerako sailkatuko dira.

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store