RETEGI II.AK LAU ETA ERDIKO TXAPELA ESKURATZEN DU TITIN III.AREN KONTRAKO FINAL HISTORIKO BATETAN

Julian Retegi Lau eta Erdiko txapeldun berria zen txapelketako partidurik handienean Titin III.a 22-21 irabazita. Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako finala benetan hunkigarria izan zen.

Aurreneko tantua sakez eta hurrengo biak dejadaz lortu zituen erasundarrak baina errioxarrak ederki mugitu zuen Retegi, bai airez baita defentsaz ere horrela zazpi tantu segidan egin eta 3-0tik 3-7ra igaroz. Handik aurrera uneoro atzetik joan zen Retegi II.a markagailuan 17-21-era iritsi arte. Hortxe hasi zen inork gutxik espero ez zuena, nafarraren erreakzioa alegia.
Titin nekea nabarmentzen hasi zen eta Retegik arriskatzen hasi behar izan zuen arren dena ondo atera zitzaion.
Titin azkeneko bultzakada emateko ez zen gai izan eta Retegik txapela lortzeko behar zituen bost tantuak, bata bestearen atzetik lortu zituen.

Lehia bukatzerakoan bost minutu luzez egon ziren Gasteizko Ogetako harmailak bi pilotariak txalotzen.
Lau t’erdiko finala 68 minutu eta 355 pilotakada iraindu zen.

2012-01-31

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store