Prentsa oharra -EPEL- Alcanadreko pilota jaialdia bertan behera geratu da

EPELEKO LEHIAKETA EPAILEAREN ERABAKIA

2022ko abenduaren 24a

KONTUAN HARTUTA:

1.- Binakako Promozio Txapelketako 5. jardunaldiko partidak jokatu behar zirela, eta 2022ko abenduaren 26rako programatuta zegoela Alcanadren (Errioxa) Agirre – Iztueta & Salaberria – O.Etxeberria.

2.- 5. jardunaldiko partidak 6. jardunaldia hasi baino lehen jokatu behar direla, eta honen hasiera 2022ko abenduaren 30erako aurreikusita dagoela.

3.- Agirre – Iztueta bikoteko aurrelariak 5. jardunaldiko partida jokatzea eragozten dioten arazo fisikoak dituela. Bikote horren enpresak (Baiko Pilotak) EPELi adierazi dio ezin duela Agirre ordezkatuko duen beste pilotaririk eduki 5. jardunaldian.

4.- Jakina denez, pilotari edo bikote batek ezin badu EPELeko partida batean parte hartu, 22 – 0 galdutzat zenbatuko da, eta bere arerioak eskuratuko du garaipena.

Azaldutakoagatik, hau ERABAKI DA:

Lehenengoa.- 2022ko abenduaren 26rako Alcanadren (Errioxa) aurreikusita zegoen pilota jaialdia bertan behera uztea.

Bigarrena.- Binakako Promozio Txapelketako sailkapenaren ondorioetarako, Agirre – Iztueta & Salaberria – O.Etxeberria bikoteen arteko 5. jardunaldiko partidaren emaitza 0 – 22 dela ezartzea.

Erabakitakoaren aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Borja Osés García
EPELeko Lehiaketa epailea

2022/12/24

Azken albisteak

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store