Prentsa ohara -EPEL- Peña II.ak 4 1/2ko Eusko Label Txapelketa utzi du

Prentsa oharra

2022ko urriaren 17a

PEÑA II pilotariak, 2022ko 4 1/2ko Eusko Label Txapelketan parte hartzen zebilenak, txapelketa utzi behar izan du arazo fisikoengatik.

Txapelketaren araudiak honako hau dio: “Final-laurdenetako ligaxkaren lehen jardunaldiaren ondoren pilotariren batek ezin badu txapelketan jarraitu, final-laurdenetako-ligaxkaren sailkapena burutzeko txapelketan jarraitzen duten pilotarien emaitzak baino ez dira kontuan izango, erretiratutako pilotariaren kontra lortutako emaitza baztertuz“.

PEÑA II.ak final-laurdenetako ligako 1. jardunaldiko partida jokatu zuen 2022ko urriaren 16an, Gasteizen, ALTUNA III.aren aurka, eta 22 eta 16 irabazi zuen ALTUNA III.ak. Beraz, txapelketaren araudia aplikatuz, ALTUNA III – PEÑA II.aren arteko partida horren emaitza ez da kontuan hartuko final-laurdenetako ligako sailkapena egiteko. Horregatik, final-laurdenetako ligako A multzoko sailkapena txapelketan jarraitzen duten hiru pilotariek jokatutako partidetan lortutako puntuak eta tantoak erabiliz bakarrik egingo da.

2022-10-17

Azken albisteak

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store