PILOTARIENTZAKO ATSEDENALDIA ARNEDILLON

Txapelketa nagusiak bukatu dira eta uda zoroa hasi baino lehen atseden bila joango dira Asegarceko pilotariak Arnedilloko bainuetxera.
Instalazio ederrak dituen Arnedillo Bainuetxe Hotelak ekainaren 19tik 22ra hartuko ditu pilotari, entrenatzaile, langile eta gerentziako kideak frontoi eta bulegoko lanetik alde egin nahian.
Egonaldi honetan denetariko ekitaldian gauzatuko dira: hitzaldiak, umeekiko jolasak, bainuetxeko zerbitzuak erabili, aisialdiaz gozatu ..

Astore “pasarela”

Saio hauetaz aparte bada guztien gainetik azaltzen den ekitaldi bat: pilotarien Astoreko jantzi berrien aurkezpena. Berau 21ean, asteazkena, 12:00 etan izango da Arnedillo Bainuetxe Hoteleko ekitaldi aretoan. Jantzi berrien artean joko elastikoa ikusi ahal izango da, hau da, eskuz banakako finalean Olaizola II.ak eta Mtez. de Irujok atera zutena. Horretaz gainera praka berriak, entrenatzeko kamisetak, txandalak, sudaderak etabar aurkeztuko dira pilotariak modeloak izanik.

“Pasarela” bukatu eta gero talde osoaren argazkia ateratzeko aukera izango dute argazkilari eta telebistek.
Esan behar da ekitaldi honetara etorriko diren kazetari guztiek opari bana jasoko dutela Astoreren eskutik eta pilotariekin zein enpresako ordezkariekin aritzeko aukera eukiko dutela ondoren izango den bazkarian.
Aurkezpena publikoa da, hortaz, nahi duen pilotazale oro ekitaldi honetan ager daiteke.

PILOTARIENTZAKO ATSEDENALDIA ARNEDILLON

2019-03-22

Azken albisteak

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store