Pilotariak kamiseta eko-reziklatuak jantziko dira

Ekitaldian, 2018ko Binakako Txapelketako finalistak, Danel Elezkano- Beñat Rezusta eta Joseba Ezkurdia-José Javier Zabaleta, bikoteak, izan dira, baita Aspeko Inaxio Errandonea eta Asegarceko Rafa Etxeberria ere. Astoreren aldetik, Imanol Muñoz izan da.

Aurkezpen-ekitaldian, Astorek diseinatutako eta pilotariek finalean jantziko dituzten jantziak erakutsi dira. Diseinu garaikide eta minimalistagokoa, ekipamenduak bi berezitasun ditu. Alde batetik, pilotarien praka tradizionalak aldatu dira; izan ere, haren diseinua ez da 25 urtean baino gehiagoan ukitu. Orain, prakek patroi estuagoa dute, eta ehuna elastikoagoa da.

Beste batetik, joko-kamisetak modu iraunkorrean egin dira, gure kostaldean jasotako PET plastikozko botilak birziklatuz lortu diren ehunak erabiliz. Imanol Muñoz, markako marketin-zuzendariak, honela azaldu du: “Aurten, Astore barne hartzen duen Ternua Taldearen filosofia omendu nahi izan dugu. Hain zuzen, iraunkortasunaren aldeko filosofia bat. Astoren, kirol hau maite dugu, pilota, baina gure ingurunea ere maite dugu. Zaindu egin behar dugula uste dugu, eta, gure kostaldean utzitako plastikoetatik lortutako ehun iraunkorrak aprobetxa genitzakeela kontuan hartuta, kamiseta bitxi horiek egitera animatu gara. Hain zuzen ere, Life Lema nazioarteko proiektuaren baitako Urak Dakarrena proiektuak jasotako plastikoa erabili dugu. Besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azti ikerketa-zentroak ere hartzen dute parte proiektu horretan. Andoaingo Eko-REC enpresak prozesatu ditu plastikoak, eta ehunaren haria egiteko produktua lortu du. Eta, ehun hori erabiliz, kamisetak egin ditugu. Iraunkorrak izateaz gain, oso teknikoak dira, eta pilotarien beharrak asetzen dituzte”.

Kamisetaren diseinuari dagokionez, zenbait aldaketa egin dira, Imanol Muñoz-ek azaldu duenez: “Diseinua aurreko kamisetarena baino minimalistagoa da. Gainera, ehundura desberdinak ditu, eta horrek estilo garaikideagoa ematen dio kamisetari. Lepoaldea ere aldatu dugu; orain, erosoagoa da, eta kirolerako egokiagoa. Halaber, kamisetaren patroia egiterakoan, pilotariaren mugikortasuna eta mugimendu-eraginkortasuna hartu ditugu kontuan; hori dela eta, alboko ebakia egin diogu. Gainera, kamisetak usainik har ez dezan, bakterioen eta usainaren kontrako akabera egin diogu ehunari”.

Aurkezpenean, pilotariak pozik azaldu dira ekipamendu berriaren diseinuarekin, eta Astoreren lana goraipatu dute; batik bat, kamiseta bat egiteko birziklatutako plastikotik ateratako ehuna erabili izana. Hori dela eta, harroago jantziko dute kamiseta hori, Astorek ingurumenarekin duen konpromisoa babestuko baitute.

Astoreri buruz

1988an Arrasaten (Gipuzkoa) sortu zenetik, Astorek zenbait hamarkada daramatza kalitate goreneko kirol-jantziak sortzen. Pilotan ditu erroak Astorek. Kirol berezia da pilota, eta, hartan, jokoan eta pilotarien jantzietan garrantzia handia dute bikaintasun teknikoak eta osagai estetikoak.

Funtzionaltasunaren eta dotoretasunaren uztardura horrek eragin nabarmena izan du Astore markaren lan-filosofian. Hala, etengabe berritzen jarraitu du hainbat kiroletako ehunen diseinua eta kalitatea hobetzeko asmoz, betiere, benetakotasunaren alde eginez.

Irudiak

2019/03/22

Azken albisteak

Altuna III-Eskirozek garaipenarekin itxi dute CaixaBank Masterseko sailkapen liga

2025/09/06

Altuna III-Eskirozek 22-9 irabazi diete Jaka-Zabaletari Lekeition. Serie Bn P.Etxeberria-Morgaetxebarria finalerako sailkatu dira.

Elordi-Albisuk irabazi egin dute eta bizirik jarraitzen dute CaixaBank Mastersean

2025/09/06

Elordi-Albisuk irabazi egin dute eta bizirik jarraitzen dute CaixaBank Mastersean

Elordi-Albisuk 22-21 gainditu dituzte Artola-Martija CaixaBank Masterseko azken jardunaldian eta beste emaitzen zain geratu dira.

Irailaren 19an hasiko da 2025eko San Mateo Torneoa

2025/09/01

Irailaren 19an hasiko da 2025eko San Mateo Torneoa

San Mateo Torneoa irailaren 19an hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 28ko bi finalekin amaituko da.

Artola-Martijak Zabala-Mariezkurrena II.a menderatu dituzte CaixaBank Mastersean

2025/08/31

Artola-Martijak Zabala-Mariezkurrena II.a menderatu dituzte CaixaBank Mastersean

Artola-Martijak 22-10 gainditu dituzte Zabala-Mariezkurrena II.a Tolosako Beotibarren. Serie Bn Alberdi II-Gabirondok garaipena lortu dute Agirre-Eskuzaren aurka.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store