Pilotak aukeratu dituzte Logroñon eta Tolosan

Lehenengoan, Titin IIII.a eta Arretxe II.a egon dira, igandean jokatuko duten final-zortzireneko neurketarako pilotak hautatzen.
Bereizketa egin eta gero, Luzaideko pilotariak asegarce.com galderei erantzun die, adierazpen hau eginez:
“Niretzat oso partida polita izango da. Txikitatik ikusi dut jokatzen eta gainera nire aitarekin batera. Adarragako giro berezian murgilduta jokatuko dugu eta final-laurdenetara sailkatzen banaiz, garrantzi handiko saria izango litzateke niretzat.

Partidari dagokionez, denok dakigu zer nolako jokoa egiten du Augustok; behin eta berriz airez sartu, erritmo gogorra eta ni mugiarazten saiatuko da.
Nik, pilotakada bortitzak emateari ekingo diot eta partidari begira, estrategia prestatuta daukat dagoeneko. Dena den, guzti hau kantxan egin ahal denentz ikusi behar da”.

Arretxe II.a: 105,5-106,7 g.
Titin III.a: 105,1-105,9 g.

Saralegi eta Retegi BI, Tolosan

Astelehenean jokatuko da Beotibarren jardunaldiko azken norgehiagoka, eta bertan, Ekaitz Saralegi eta Julen Retegi nor baino nor ariko dira.
Hemen ere, jakina, saskitxoarekin hitzordua izan da eta aukeraketa bukatu orduko, zera esan digu Amezketako aurrelariak:
“Beno, Retegi lau eta erdian nahiz banaka lehiatzen, ondo moldatzen da. Botez jokatzen gutatzen zaio gehienbat eta astelehenean horrela ariko da ni nekatzen lortu nahian. Baina, nik ere nire armak baditut eta aukera txikienean sortu ezkero, tanto bukatzera joango naiz.

Saralegi: 105,1-106,1 g.
Retegi BI: 104,8-104,1 g.

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

2026/02/15

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

Jaka-Iztuetak 22-13 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Altsasun sailkapen ligako azken jardunaldian.

Larrazabal-Eskirozek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Donostian

2026/02/14

Larrazabal-Eskirozek 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Donostiako Atano III.ean. Serie Bn Rekalde-Bikuñak irabazi dute.

Peña II-Imazek ezin izan dute garaipena erdietsi Seguran

2026/02/14

Peña II-Imazek ezin izan dute garaipena erdietsi Seguran

Peña II-Imazek 22-20 galdu dute Zabala-Martijaren aurka sailkapen ligako azken jardunaldiaren hasieran. Serie Bn Salaberria-Eskuzak irabazi dute Seguran, eta Amiano-Landak eta Dario-Lozak Najeran.

Otsailaren 18an jarriko dira salgai 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

2026/02/10

Otsailaren 18an jarriko dira salgai 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

Otsailaren 18an, asteazkena, 14:00etan, jarriko dira salgai martxoaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store