Pilotabizi Pilotazaleen Elkarteari zuzendutako oharra

Pilotabizi Pilotazaleen Elkarteari,

Bilbo, 2020ko irailaren 25a

Atzo burofaxez aurkeztu eta komunikabideetara lehenago zabaldu zen idatzia dela eta, Baiko Pilotak honako hau adierazi nahi dizue:

1. Baiko Pilotak deitoratu egiten du Pilotabizi Pilotarien Elkarteak publikoki batzuen alde agertu eta jokatzea, gure erakundeko norbaitekin harremanetan jarri ere egin gabe eta aldez aurretik gertaeren gure bertsioa ezagutu gabe.
Nekez izan daiteke edozein gai edo eztabaidari buruzko iritzi arrazoitu eta justurik jokoan dauden alderdien bertsio desberdinak modu fidagarrian ezagutu gabe.

2. Zentzu horretan, Baiko Pilotak uste du zuek darabilzuen gertakarien bertsioak hasierako akats larria duela: zuen idatzian aipatzen dituzuen pilotari gehienak gaur egun Baiko Pilotako plantillakoak ez izatea ez da enpresaren erabakiz izan, baizik eta pilotarien erabakiz; izan ere, ekonomikoki nahikoak ez direlakoan atzera bota dituzten berritze-eskaintzak izan dituzte eskuetan, eta hori, bizi dugun krisi ekonomiko larriaren testuingurua kontuan izan gabe.

3. Pilota profesionala, oro har, eta Baiko Pilota, bereziki, pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioak pairatzen ari dira, bere etorkizun hurbila arriskuan jartzeraino. Hala ere, Baiko Pilotak sinatutako kontratuei erantzuten jarraitzen du, langileekiko soldata-betebeharrak betetzen ditu eta ez du kaleratzerik egin. Era berean, dagozkion zergak ordaintzen ditu, eta horietatik zati bat eskola pilota edo pilota afizionatua garatzeko diru-laguntza gisa itzuliko delakoan gaude. Eta hori guztia, orain arte diru-laguntzarik jaso gabe.

4. Mundu mailako kirol profesional guztiak, baita pilota profesionala ere, kirolarien plantillen txandatze-sisteman oinarritzen dira, atsegin ala ez. Hau da, pilota eskoletako pilotari gazteek profesional gisa debuta egin ahal izateko, beste pilotari batzuk utzi behar dute tokia, euren erabakiz, kirol ikuskizunaren behar izanengatik edo adinagatik, erakundeetan hala erabakitzen bada. Hala izan da, eta hala izango da aurrerantzean ere, munduko edozein lekutako kirol profesionalari lotuta baitago. Honen harira, afizionatu mailako klubetako pilotari gazteak gure teknikariekin lanean ari dira maila profesionalera jauzi egin ahal izateko.

5. Baiko Pilotak zuen idatzian erakutsi duzuen interesa eskertu nahi du, baina gogorarazi nahi dizue hizpide dugun gaia lan-arlokoa dela eta legearen arabera ebatzi behar dela, enpresaren barne-eremuaren barruan eta enpresak lehendik dituen elkarrizketa-bideen bitartez, eta, jakina, kanpo-interferentzien presioak alde batera utzita.

6. Amaitzeko, Baiko Pilotak azpimarratu nahi dizue, dagoeneko ezagutzen duzuen arren, asko direla denboraldian zehar pilotako klub, eskola eta federazioekin egiten dituen ekintzak. Adibidez: pilotak banatzea, partidetarako sarrerak oparitzea, pilota egunak eta jaialdiak antolatzea, pilotariak promozio ekitaldietara joatea, etab.

Nahi duenak, beti aurkituko gaitu Euskal pilota sustatzeko eta bultzatzeko bidean.

2020/09/28

Azken albisteak

P.Etxeberria-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin estreinatu dute CaixaBank Mastersa

2025/07/19

P.Etxeberria-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin estreinatu dute CaixaBank Mastersa

P.Etxeberria-Mariezkurrena II.ak 22-20 irabazi diete Jaka-Zabaletari CaixaBank Mastersaren hasieran. Serie Bn Senar-Tolosak 22-12 gainditu dituzte Egiguren V-Morgaetxebarria.

Abuztuaren 5ean hasiko da Gasteizko Andre Maria Zuria 2025 torneoa

2025/07/15

Abuztuaren 5ean hasiko da Gasteizko Andre Maria Zuria 2025 torneoa

Torneoa abuztuaren 5ean, asteartean, hasiko da eta finalak 8an jokatuko dira. Edizio honek bi lehiaketa paralelo hartuko ditu: A seriea eta B seriea

Peña II-Mariezkurrena II.a 2025eko San Fermin Torneoko txapeldunorde geratu dira

2025/07/14

Peña II-Mariezkurrena II.a 2025eko San Fermin Torneoko txapeldunorde geratu dira

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-11 galdu dute P.Etxeberria-Zabaletaren aurka 2025eko San Fermin Torneoko finalean. P.Etxeberria aukeratu dute Serie Ako pilotari onena. San Fermin Serie B Torneoan Jaka-Ugartemendia geratu dira txapeldun Agirre-Eskiroz 22-14 gaindituta, eta Jaka aukeratu dute pilotari onena.

Baikok irabazi du San Ferminetako Urzante Erronka

2025/07/13

Baikok irabazi du San Ferminetako Urzante Erronka

Hirutik hiru partida irabazita, Baiko nagusitu da gaur arratsaldean Labriten jokoan egon den Urzante Erronkan.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store