Pilota Pro Fest | Amorebieta-Etxano, sorpresaz beteriko jaialdia gaur gauean

Eskuz Binakako Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta gaur gauean Amorebieta-Etxanon Pilota Pro Festaren harira hainbat sorpresa izango ditu jaialdiak. Ezkurdia-Martija eta Elordi-Zabaleta bikoteen arteko partida izango da jaialdiaren ardatz nagusia, eta Amorebieta IV pilotalekura hurbilduko diren zaleen arteko pilota desafioak izango dira gauean.

Ekitaldia, Dj Canynek girotuta, Jon Gomez speakerrak gidatuko du, eta Bakaikoa-Morgaetxebarria eta Larrazabal-Eskirozen arteko Binakako Promozio Txapelketako partidaren ondoren, Pilota Pro Festek Kitturen zuzeneko musikarekin jarraituko du.

Sarrerak eta abonuak entradasfronton.com web orrialdean eskuratu daitezke.

2022/12/02

Azken albisteak

Peña II-Mariezkurrena II.ak eta Artola-Iztuetak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean

2025/07/11

Peña II-Mariezkurrena II.ak eta Artola-Iztuetak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-9 irabazi diete Altuna III-Bikuñari, eta larunbatean Artola-Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak finalerako sailkatzeko ahaleginean. Serie B Torneoan, Dario-Gaskuek 22-6 gainditu dituzte Zabala-Gabirondo.

Urrutikoetxea-Albisu eta P.Etxeberria-Zabaleta San Fermin Torneoko finalerako txartela eskuratzeko lehiatuko dira

2025/07/10

P.Etxeberria-Zabaletak 22-18 gainditu dituzte Ezkurdia-Martija, eta ostiralean Urrutikoetxea-Albisu izango dituzte aurrez aurre finaleko atarian. Bikote irabazlea finalean izango da. Lehen partidan, Zubizarreta III-Arangurenek Murua-Aldaberi irabazi diete, eta Jaka-Ugartemendiarekin lehiatuko dira San Fermin Serie B Torneoko finalean egoteko.

Artola-Iztueta garaipenarekin estreinatu dira San Fermin Torneoan

2025/07/09

Artola-Iztueta garaipenarekin estreinatu dira San Fermin Torneoan

Artola-Iztuetak 22-12 gainditu dituzte Altuna III-Bikuña, eta finalerdietako ligako lehen puntua lortu dute. Serie B Torneoan, Agirre-Eskirozek 22-10 irabazi diete Egiguren V-Gaskueri.

Urrutikoetxea-Albisuk garaipenarekin ekin diote San Fermin Torneoko finalerdietako ligari

2025/07/08

Urrutikoetxea-Albisuk garaipenarekin ekin diote San Fermin Torneoko finalerdietako ligari

Urrutikoetxea-Albisuk 22-19 irabazi dute Ezkurdia-Martijaren aurka finalerdietako ligaren hasieran. Serie B Torneoan, Jaka-Ugartemendiak 22-16 gainditu dituzte Murua-Aldabe.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store