Olaizola II.a-Beroiz eta Bengoetxea VI.a-Apraiz Iruñeko Labrit pilotalekuan egon dira eguerdian datorren larunbatean jokatuko duten Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako partidurako pilotak aukeratzeko.
Itsatsita eskaintzen ditugun bideoetan gorrien adierazpenak baino ez dira agertzen. Urdinen hitzak ez ditugu lortzerik izan entrenatzen ari zirelako.
Bestalde esan behar da, Asegarceko afizionatu sailean dauden bi pilotarien entrenamendua gainbegiratzen egon dela Beloki. Victor Esteban, Ezkaraykoa eta Aitor Diez Portugaletekoa, Olaizola II.a eta Beroizen aurka aritu dira. Victor gazteak eskuin esku ona du -Beroizek dezente lan egin behar izan du-, azkarra da eta erasora joateko oso ausarta da.
Olaizola II.a-Beroiz: 105,7-105,3 105,5 g.
Bengoetxea VI.a-Apraiz: 103,5-106,5-105,8 g.
Larraintzarren ere bai
Berasaluze VIII.a-Albisu eta Arretxe II.a-Begino, Larraintzargo Ultzama pilotalekuan egon dira arratsaldez ostiral honetan jokatuko duten partidurako pilotak aukeratzen.
Gorriek 104,6-105,5 eta 104,6 gramoko pilotak hartu dituzte eta urdinek berriz, 105,9, 104,7 eta 106koak aukeratu ditutzte.