Kepa Peñagarikano eta Enrike Galarza gaur arratsaldean bildu dira Tolosako Beotibar pilotalekuan datorren asteleheneko eskuz banakako partiduan erabiliko duten materiala hartzeko. Antzeko loteak suertatu dira; ez biziak ezta motelak ere, baina Peñagarikanorenak agian lurretik ondo ibiltzen direnetakoak dira.
Azpeitiarrak partida zaila izango dela dio “Galarza V.ak goi mailako kolpea dauka eta gainera tantua bukateko eta defentsan ondo dabil. Ni pilotari gogor ematen saiatuko nahiz eta aukera denean aurrean bukatzen ahaleginduko naiz dejadaz. Atzelariok zailatasun gehiago daukagu holako jokaldiak egiteko baina buruz buru halaxe jokatu behar da. Orain lasaiago nago benetako txapelketan sartu naizelako eta hemendik aurrera ea apurka apurka gorantz noan”.
Keparekin Aratz Mendizabal Asegarceko pilotaria egon da eta Enrike Galarzarekin Ladis Galarza izan da pilotak aukeratzen. Pisuak honako hauek izan dira: Galarza V: 106,5 eta 103,8 gramo. Peñagarikano: 104,5 eta 104,2 gramo.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA