PEÑAGARIKANO BURUZ BURUKOAN HAZI DA LASA III.ARI IRABAZITA

Kepa Peñagarikanok garrantzi handiko garaipena lortu du gaur Bergarako pilotalekuan EPELen Eskuz Banakako hamaseirenetako kanporaketan Lasa III.ari 7 eta 22 irabazi eta gero. Emaitz honen bitartez final zortzerenetan izango da, bertan Xalarekin topo egingo duela.
Asegarceko atzelari indartsuak goitik behera menperatu du norgehiagoka eta aurkariaren gorantz egiteko ia aukera guztiak zapuztu ditu bere joku borobilaz. Kepak eskuinkada ederrak eman ditu, nahiz eta hasieratik esku hori minduta euki, pilota ondo gurutzatu du ezker hormara aurkariaren defentsarako bolea ekiditzeko eta oso dejada onak bota ditu. Gainera menpean egon denean bolea eta sotamano nahikoak erakutsi ditu azpeitiarrak.

Oskar Lasak ez du une batetan ere amore eman eta defentsan ondo aritu da boleaz, baina ezer gutxi egin ahal izan du arerioaren nagusitasunaren aurrean.
Garaipen honekin Asegarceko pilotariek pasada ederra eman diete Aspeko ordezkariei jokatutako sei kanporaketetik seiak irabazi dituzte eta.

2019/03/22

Azken albisteak

Laso-Albisuk indartsu jarraitzen dute

2025/12/28

Laso-Albisuk indartsu jarraitzen dute

Laso-Albisuk 22-10 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Gasteizko Ogetan, eta bosgarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.

Jaka-Iztuetak galdu egin dute Logroñoko Adarragan partida estu batean

2025/12/27

Jaka-Iztuetak 22-20 galdu dute Zabala-Martijaren aurka Logroñon. Serie Bn Darío-Lozak irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak ezin izan dute markagailua irauli

2025/12/27

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak ezin izan dute markagailua irauli

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-19 galdu dute P.Etxeberria-Rezustaren aurka Barañainen. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Artola-Imazek galdu egin dute 6. jardunaldiaren hasieran

2025/12/25

Artola-Imazek galdu egin dute 6. jardunaldiaren hasieran

Artola-Imazek 22-6 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Eibarren. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store